Ikasbide metodoaren 5.alea aterako da ondoko astean
2023ko Urriaren 03a

Jon Itzaina, Ikasbide 5.alea aterako da ondoko astean / GURE IRRATIA
Ikas materialaz solastuz segitzen dugu hilabete honetan IKAS pedagogia zentroaren kronikan.
Joan den hilabetean eskolen sartzea baldin bazen, oraingoan AEK-ren sartzea aipatu du Olatz Idoatek Jon Itzainarekin. Ikasbide metodoaren 5.alea aterako dute ondoko astean, berrikuntzak zoin diren aipatu digu, atal berri bat sortu dutelarik justuki "ikusmolde kulturala" deitzen dena, IKASeko langileak gustukoa izan duena.