KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA
"Argazkiak zuri beltzean dira, bainan senditzen da kolorea, usainak edo momentua”
2024ko Urriaren 23a
Nora Arbelbide, Anne Rearicken erakusketari begira Biarritzeko mediatekan / GURE IRRATIA
Anne Rearick estatu batuar argazkilariak, Euskal Herriarekin, eta bereziki barnekaldearekin lotura berezia du aspaldian.
Momentu huntan Biarritzeko mediatekan ikusgai dituzue, Gure Bazterrak deitu duen erakusketan bere argazki batzu. Euskal Herri baten ikuspegi bat proposatzen du, garaztar ainitzek ezaguten duten argazkilariak.
Galtxetaburu, edota Mikel Laboa ezagunenentzat, bainan anonimo ainitz agertzen dira irudietan, eta larunbatean urriaren 26an mediatekan berekin solastatzea proposatzen dute.
Urriaren 26an larunbatean goizeko 11etan Anne Rearick argazkilariarekin solasaldia Biarritzeko Mediatekan.