KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Idazteko manera lirikoa eta biziki ederra du”

2024ko Azaroaren 26a

Idazteko%20manera%20lirikoa%20eta%20biziki%20ederra%20du

Gauaren Atzekaldean eleberria 1982an argitaratu zuen Manex Erdozaintzi-Etxart ibarlarrak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Gauaren Atzekaldean eleberria 1982an argitaratu zuen Manex Erdozaintzi-Etxart oztibartarrak.

1984an zendu zen idazle baxenafarra, Ibarlan sortu zen 1934 urtean; frailea zena eta politikan inplikatua, literatura edukinei esker dugu gehiago ezagutzen.

Olerki ainitz idatzi zituen, kantu bilakatuak ere bainan eleberria dio aipatzen Nora Arbelbide kronikariak Arantxa Idiederri.



Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas-en urte bukaerako hitzordu nagusiak: Durango eta eguberri

Ikas-en%20urte%20bukaerako%20hitzordu%20nagusiak:%20Durango%20eta%20eguberri

Ikas pedagogia zerbitzuko Fred Larrondo, aurtengo berrikuntzekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Ikas pedagogia zerbitzuan, aldi honetan Fred larrondorekin ukan du hitzordua Arantxa Idiederrek.

Ikasen aktualitateaz hitz egiteko, urte bukaera honetan Durangoko azokan izango baitira. Eta eguberri hurbiltzen delarik beste merkatu batzutan ere izango dira aurtengo ekoizpenekin, bainan beste proposamen ainitz ere haur literaturan.


2024ko Abenduaren 04a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Plazer handia egin zidan, norbaitek Mirentxu deituz, hara ez naiz gehiago Alexariako semearen emaztea”

Plazer%20handia%20egin%20zidan_%20norbaitek%20Mirentxu%20deituz_%20hara%20ez%20naiz%20gehiago%20Alexariako%20semearen%20emaztea

Laurent eta Mirentxu Apeztegi arbonarrak elkarrizketatu ditu Terexa Lekunberrik / EKE

MP3 jaitsi (34 Mo)

Laurent eta Mirentxu Apeztegi Arbonako senar-emazteak entzunarazi dizkigu hilabete honetan Terexa Lekunberri kronikariak.

Laurent arbonarra sortzez, eta Mirentxu hortik hurbil bainan mugaz bestealdean amaiurkoa da.

Arbonaren aldatzea, etxaldeen galtzeaz, laborari seme ezkongabeez eta Amaiurtik Arbonara heltzean, kanpotiar izaitetik "herritartua" sentitzea aipagai besteak beste.


2024ko Azaroaren 19a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Geografia materiala kolegioko irakasleentzat, Euskal Herritik abiatuta

Geografia%20materiala%20kolegioko%20irakasleentzat_%20Euskal%20Herritik%20abiatuta

Maite Urmeneta IKAS pedagogia zerbitzuko langileak sortzen ditu geografia edukinak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Kolegioko irakasleentzat, tresna berrituak proposatzen ditu Uztaritzeko IKAS pedagogia zerbitzuak.

Maite Urmeneta da hortaz arduratzen, dokumentu bilketa baten ondotik, geografia unibertsala, eta hauen nozioak irakasteko tresnak proposatzen ditu. Bistan dena programa ofiziala segituz, bainan Euskal Herritik begiratuz eta abiatuz, sarean biltzen ahal dituzte irakasleek.

Arantxa Idieder hurbildu da IKASen bulegoetara.


2024ko Azaroaren 13a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Argazkiak zuri beltzean dira, bainan senditzen da kolorea, usainak edo momentua”

Argazkiak%20zuri%20beltzean%20dira_%20bainan%20senditzen%20da%20kolorea_%20usainak%20edo%20momentua

Nora Arbelbide, Anne Rearicken erakusketari begira Biarritzeko mediatekan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (32 Mo)

Anne Rearick estatu batuar argazkilariak, Euskal Herriarekin, eta bereziki barnekaldearekin lotura berezia du aspaldian.

Momentu huntan Biarritzeko mediatekan ikusgai dituzue, Gure Bazterrak deitu duen erakusketan bere argazki batzu. Euskal Herri baten ikuspegi bat proposatzen du, garaztar ainitzek ezaguten duten argazkilariak.

Galtxetaburu, edota Mikel Laboa ezagunenentzat, bainan anonimo ainitz agertzen dira irudietan, eta larunbatean urriaren 26an mediatekan berekin solastatzea proposatzen dute.

Urriaren 26an larunbatean goizeko 11etan Anne Rearick argazkilariarekin solasaldia Biarritzeko Mediatekan.



2024ko Urriaren 23a



KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Askok galdegiten dute gatza nola egiten den, ene gustuko behar litaike erakutsi jendeeri"

Askok%20galdegiten%20dute%20gatza%20nola%20egiten%20den_%20ene%20gustuko%20behar%20litaike%20erakutsi%20jendeeri

Jean Pierre Sorhouet esplikatzen gazitegiak nola funtzionatzen duen / EKE

MP3 jaitsi (28 Mo)

Aturri bazterreko ekonomiaz lanketa berezi bat egin zuen Terexa Lekunberri antropologoak, Euskal Kultur Erakundearen Eleketa proiektuaren lekukotasun bilketarentzat.

Jean Pierre Sorhouet-en langile ibilbidea adibidetzat hartuta, gazitegietako lana, lan moldeak aipatu dituzte. Lantegi horren funtzionamendua hobeki ezagutzeko parada Arantxa Idieder eta Terexa Lekunberri kronikariarekin.



2024ko Urriaren 18a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Haurrarekin heriotza aipatzeko liburua

Haurrarekin%20heriotza%20aipatzeko%20liburua

IKAS pedagogia zerbitzuko Unai Zubeldia, Amestoki Goxoa albuma eskutan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Amestoki Goxoa albuma aurkeztu dauku hilabete honetan, IKAS pedagogia zerbitzuko Unai Zubeldiak.

Ikusi Mikusin Saran iraganen den festibalean aurkeztuko duten liburu berria, Antton Kazabonek idatzia, Leire Iparragirrek ilustratu du.

Laino haurra eta bere amestoki goxoa den gereziondoaren arteko harreman bereziaren istorioa da, bainan egun batez bere arbola ez da loratzen, eta ez da berriz loratuko.

Heriotza, haurrekin molde metaforikoan aipatzeko liburua da.



2024ko Urriaren 01a


KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Ordea zer gertatuko da, ezin badut nire betiko etxeko alokairurik ordaindu?"

Ordea%20zer%20gertatuko%20da_%20ezin%20badut%20nire%20betiko%20etxeko%20alokairurik%20ordaindu?

Biharraren Hegiak, Maddi Sarasua Laskaraien poema liburua Maiatz argitaletxean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Biharraren Hegiak, poema liburua atera du Maddi Sarasua Laskaraik; Nora Arbelbidek sasoiko lehen kronikarentzat hautatu duen liburua da.

Gaurko problematikak, zabortegia, immigrazioa, kapitalismoa,lanaren kezkak, dudak, olerki batzu intimoagoak, gai desberdinak paperean jarri ditu bertsolari gisa ezagutzen dugun itsasuarrak.

Irailaren 29an Larzabaleko Ezpeletenian izango da olerkaria.


2024ko Irailaren 25a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ez zen gorputzaz okupatzen, ez zen aipatu behar”

Ez%20zen%20gorputzaz%20okupatzen_%20ez%20zen%20aipatu%20behar

Anita Esponde Senpereko Jauregibordan sortu zen 1951 urtean / EKE.EUS

MP3 jaitsi (32 Mo)

Senperen sortua eta Ahetzen handitua, Anita Esponden lekukotasuna ekartzen digu Terexa Lekunberrik, sasoiko lehen kronika honetan.

Eleketa proiektuarentzat egin elkarrizketak hilabetero ekartzen dizkigu Gure Irratira antropologoak.

Aldi honetan Txomin Ezponda bertsolariaren emaztea ezagutuko dugu beraz. Haurtzaroa, nerabezaroko hilabetekoen heltzea eta tabua, lehen senarrarekin bereiztea eta horren ondorioa, herria ta elizaren ikuspegi negatiboarekin besteak beste aipagai.



2024ko Irailaren 18a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016