KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA
"Laguntasunari begiratzen bazaio amodio istorio bat bezala, hausturak ere badira"
2025eko Otsailaren 04a

Miren Amurizaren Pleibak eleberria aipatu du Nora Arbelbidek / GURE IRRATIA
Laguntasuna, eta hausten den adiskidantza gai nagusi duen Pleibak liburua aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbidek.
Miren Amurizak idatzi duen eleberriak, nerabezaroan biziki hurbilak ziren bi lagunen adiskidantza kontatzen du, hamarkada zenbaiteko gibelapenarekin, ez baitute gehiago elkarren arteko harremanik orain.
Bata diskoteka girokoa, bestea militante Segi gazte erakundean, klase desberdinetakoak, itxuran dikotomia badirudi, ez da dena zuri ala beltz.