Orrialde guttitan, ate anitz irekitzen dituen albuma
2025eko Otsailaren 10a

Unai Zubeldia IKAS pedagogia zerbitzuko langilea, Mendia eta Ni albumarekin / GURE IRRATIA
Edurne Urrestarazu-k idatzia eta Irati Peluagak ilustratua, Mendia eta Ni albuma aurkeztu digu hilabete honetan, Unai Zubeldiak, IKAS pedagogia zerbitzuko langile kronikariak.
IKAS-ek argitaratua istorioa, bi gipuzkoarrek sortu dute:neska gazte bat eta Islandiako mendi baten arteko elkarrizketa da, kolore anitzekin ilustratua.
Errealitateari, alde filosofiko eta poetikoa gehitzen zaio elkarrizketa berezi honetan, gogoetara eramaten ahal baititu 8 eta 10 urte arteko haurrak.