KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA
La Negresse izena eta bere korapiloa
2025eko Maiatzaren 13a

Hector Iglesiasen tesian Haraustaren jatorri historikoa aipatzen du 'La Negresse' auzoarentzat / GURE IRRATIA
Auzitegiak deliberatu du: Biarritzeko La Negresse karrikaren izena aldatzea behartua da herriko etxea. Gogoz kontra beraz, hiru proposamenen egin ditu Biarritzek. Bozkatuz egin dute hautua herritarrek: l’Allegresse izango da, euskarazko eta gaskoierazko proposamenak baztertu ondotik.
Nora Arbelbidek, interesgarria atzematen duen eztabaida gogoetatzera ekarri nahi izan du hilabete honetako kronikan. Historiaren estakurua konbokatu da argumentazioetan, La Negresse izen arrazista kontserbatzeko, alta, Historia eta gunearekin lotura izpirik ez duen izena hautatu dute.