KRONIKAK
ZE LAN

AEKren sartzea

2017ko Irailaren 19a

AEKren%20sartzea

MP3 jaitsi

Ze Lan saioan aste huntan AEKren sartzea aipatzen dugu Bea Salaberryrekin.


Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ni musikaria naiz, artista, nahi dut espresatu nire desberdintasunarekin”

Ni%20musikaria%20naiz_%20artista_%20nahi%20dut%20espresatu%20nire%20desberdintasunarekin

Mixel Ducauren musika ibilbide luze eta oparoaz gain, Errobi taldeaz aritu dira Terexa Lekunberrirekin / EKE.eus

MP3 jaitsi (35 Mo)

2018an elkarrizketatu zuen Mixel Ducau Terexa Lekunberri antropologoak.

Eleketa proiektuarentzat, Anje Duhalde elkarrizketatu ondotik zonbait urtera, Baionako musikariarekin solastatu zen, usaian bezala bere haurtzarotik hasita gaurkora hitz egiteko.

Amaren zaletasuna kantuarentzat, Fauxtin Bentaberriren influentzia, intrumentuaren hautaketa, dantzaldi taldeak eta bistan dena Errobi eta testuinguru politikoa besteak beste aipagai gaurkoan Arantxa Idieder.


2024ko Apirilaren 16a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Klasiko bat delarik berriz irakurtzen ahal dugu gaur egungo begiekin, eta dretxo dugu horren egitea”

Klasiko%20bat%20delarik%20berriz%20irakurtzen%20ahal%20dugu%20gaur%20egungo%20begiekin_%20eta%20dretxo%20dugu%20horren%20egitea

Jon Miranderen Haur Besoetakoa euskal literaturaren klasikoaz aritu da Nora Arbelbide / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (37 Mo)

Jon Miranderen Haur Besoetakoa aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak. Pedofilia, intzestoa edota suizidioa bezalako gaiak jorratzen dituen eleberria, Jon Miranderen bakarra izan zen.

1970an argitaratu zuen testua 10 urte lehenago idatzia zuen, bainan ez zuen nehork lehenago atera nahi izan.

Jon Mirande tabuz inguratua, nazia izan zelako, eta testu higuingarriak zituelako ere, Nora Arbelbidek Haur Besoetako euskal literaturaren klasiko bat dela aipatu dio Arantxa Idiederri. (Kasu Spoiler ttipi bat kronikan, liburua irakurri nahi duzuenentzat!)

Jon Miranderi buruzko Josu Martinezen filma ostegunean, apirilaren 11an aurkeztuko dute Baigorrin 20:30tan, eta ondotik solasean ariko dira Joseba Sarrionandia eta Nora Arbelbiderekin batera.



2024ko Apirilaren 09a


KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Tindu beltz hori, dantzaren lekukotasun bat bezala gelditzen da”

Tindu%20beltz%20hori_%20dantzaren%20lekukotasun%20bat%20bezala%20gelditzen%20da

Josef Nadj tindu beltzez beztiturik, Les Corbeaux ikusgarrian / Josef Nadj

MP3 jaitsi (29 Mo)

Jatorriz serbiarra den Josef Nadj artista aipatzen digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

1957an sortu artista marrazkian hasi zen, eta Parisera joan zelarik bizitzera mimoa edota dantzan murgiltzen hasi zen. Josef Nadjek unibertso berezi bat sortzen du bere ikusgarrietan, absurdoa, poesiarekin eta iluntasunarekin ere.

Jestual biziki zorrotz eta zehatza duen dantzaria aipatzearekin batera, dantza garaikidearen gaian ere sartu dira Arantxa Idiederrekin. Aipatzen dituen hiru ikusgarriak: Paso Doble, Les Corbeaux eta Mnémosyne.


2024ko Apirilaren 05a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Posible da helburuen urratsak bazter uztea, emozionalki zaila izan daitekelako"

Posible%20da%20helburuen%20urratsak%20bazter%20uztea_%20emozionalki%20zaila%20izan%20daitekelako

Gure ondare edo kapital materialaz pundua egitea proposatzen du Beltzane Obanosesk / CC garten-gg

MP3 jaitsi (19 Mo)

Beltzane Obanos kronikariak, hilabetero bezala gure dirua kudeatzeko proposamenak egiten dizkigu.

Helburuak finkatu behar dira bainan horretarako amestu behar da, eta garai honetan ezin baldin bada amestu paso egitea proposatzen du Beltzanek. Bestenaz "argazki " bat hartzea proposatzen du, gure ondareaz adibidez (etxea, autoa eta beste).



2024ko Apirilaren 05a



KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Euskal Herriko 40 emakume eta Ezin ezetz esan liburuak Elise Dileten hilabeteko hautaketan

Euskal%20Herriko%2040%20emakume%20eta%20Ezin%20ezetz%20esan%20liburuak%20Elise%20Dileten%20hilabeteko%20hautaketan

Elise Dilet Uztaritzeko Ikas pedagogia zerbitzuko mediatekaz arduratzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Bi liburu aurkeztu dizkio hilabete honetan Olatz Idoateri, IKAS pedagogia zentroko langilea den Elise Dilet-ek.

  • Euskal herriko 40 emakume IRAKURKETA ERRAZA bildumako Cira Crespo eta Elena Ciordiarena. Irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta da. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da, hemen 40 emazte ezagutaraziz.
  • Ezin ezetz Esan Mariasun Landaren liburua: "Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ezagutu ez den fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik... Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere."

2024ko Apirilaren 02a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Emazteak erdigunean dituen bi italiar filma Otxanda Larzabal-Idiarten hautuetan

Emazteak%20erdigunean%20dituen%20bi%20italiar%20filma%20Otxanda%20Larzabal-Idiarten%20hautuetan

Maria Montessori-ren, rola duen Jasmine Trinca aktorea La Nouvelle Femme filman.

MP3 jaitsi (24 Mo)

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak hautatu dituen bi filmak aste honetan:

  • La Nouvelle Femme Léa Todoroven filma, Maria Montessori-ren hezkuntza metodologia sortu eta garatu zuen pertsonaia erdigunean duena.
  • Il reste encore demain edo C'è ancora domani Paola Cortellesiren italiar filma, 1945-46 garaian, italiar emazteen bizia isladatzen duen "Italiako fenomenoa" Otxandarentzat piskabat "gehiegi" dena.



2024ko Apirilaren 02a


KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Jakes Ahamendabururen olerkiak maila handikoak ziren, bazirudien izar gazte bat piztua zela gure literaturan"

Jakes%20Ahamendabururen%20olerkiak%20maila%20handikoak%20ziren_%20bazirudien%20izar%20gazte%20bat%20piztua%20zela%20gure%20literaturan

Zaurian Barna, Jakes Ahamendabururen olerkietariko baten hastapena hautatu du Joseba Aurkenerenak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Joseba Aurkenerena kronikariak dion bezala: "Gure artean izan dira gaztaroan euskaraz sortzaile izan direnak, eta gero bizitzaren bideetan zangopilaturik, betiko idazteari utzi diotenak."

Hitz hauekin hasten du bere hilabeteko kronika Joseba Aurkenerenak, Jakes Ahamendaburu aipatzeko.

Jakes Ahamendaburu Nafarroa Behereko Eiheralarre herrian sortu zen 1961eko irailaren 7an, gazte-gaztetik euskaltzalea, inguruetako herri antzerkian ibilia eta trebatua. Ustekabean, 1988an, hogeita zazpi urte zituela, Isilka Misilka olerki liburua plazaratu zuen Maiatz argitaletxearen bitartez, eta bi urte berantago, 1990ean, Gauean ontuts izeneko bigarrena.

Bainan biziak Euskal Herritik eta gure literaturatik urrundu ziteun betiko.


2024ko Apirilaren 02a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Sentsibilitate aldetik eta geografikoki hurbilak diren bi artista: King Creosote eta Bill Ryder-Jones

Sentsibilitate%20aldetik%20eta%20geografikoki%20hurbilak%20diren%20bi%20artista:%20King%20Creosote%20eta%20Bill%20Ryder-Jones

King Creosote eta Bill Ryder-Jones artistak proposatzen dizkigu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

MP3 jaitsi (32 Mo)

Eskozia eta Gales aldera eramaiten gaitu hilabeto honetan Joanes Garcia Basurko musika kronikariak. Bi artista, gustatzen zaizkion bi bakarlari entzunarazi dizkigu, biak Domino Recording Company diskoetxean direnak:


2024ko Martxoaren 22a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016