KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Hazparneko ikasleek eskua hartzen

2017ko Urriaren 23a

Hazparneko%20ikasleek%20eskua%20hartzen

MP3 jaitsi

Aste huntako haurren emankizunarentzat mikroa uzten dugu Hazparneko Ezkia Ikastolako ikasleeri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | KULTURA

ZineMusika kronika Mattin Perezekin

ZineMusika%20kronika%20Mattin%20Perezekin

Star Wars filmeko pertsonaiak, musika bezain ezagunak dira / FRANCE MUSIQUE

MP3 jaitsi

Ostiralero Gure Irratiko uhinetan Mattin Perez laguntzailearen filmeen musiken kronika. Gaur egun, lehena ezin baita bigarrena gabe ekoiztu, Mattinek film batzuen musikak nabarmenduko ditu astero.

Lehen kronika honetan, Star Wars filma hautatu du.


2019ko Urriaren 07a


KRONIKAK | KULTURA

Parisko Elgar aldizkaria 1934tik gaur arte

Parisko%20Elgar%20aldizkaria%201934tik%20gaur%20arte

Aines Haristoy, uda honetako Elgar aldizkaria eskutan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Aurten ere, hilabetero Bilketa euskal funtsen atariak kronika bat eskainiko du Gure Irratian. Aines Haristoyek lehen tarte honentzat, Parisko euskaldunek argitaratzen duten Elgar aldizkaria aipatu digu.

1934an argitaratzen hasi ziren, eta oraindik hiru hilabetero agertzen da.


2019ko Irailaren 30a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Garroan gaindi ibiliko gira hilabetero

Garroan%20gaindi%20ibiliko%20gira%20hilabetero

Elena Aguerre Garroaren pentze idekian, gaztelu gibelean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Hilabetero, Elena Aguerre baratzezainarekin, Lekornen kokatua den Garroara joango gara. Baratzegintza etxalde biologikoa da Garroa, 9 hektara lurrekin, kooperatiban kudeatua dena.


2019ko Irailaren 26a



KRONIKAK | KULTURA

Maika Lapoublekin bisita gidatua San izpiritu auzoko obren ikusteko

Maika%20Lapoublekin%20bisita%20gidatua%20San%20izpiritu%20auzoko%20obren%20ikusteko

Maika Lapouble gidaria JAUNE artistaren obrari begira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Hirugarren aldikotz aurten antolatzen dute Baionan Point de Vue festibala. Baionako murru batzu, artista batzuek tindatzen dituzte.

Maika Lapouble, gidaria da. Festibalaren antolatzaile den Spacejunk baita Didam-entzat ere bisitak proposatzen ditu euskaraz. Hilabetero gurekin izango da ere Gure irratian.


2019ko Irailaren 25a

KRONIKAK | KULTURA

Biarritzeko mediatekan euskara eta euskal ekoizpenen garapena martxan

Biarritzeko%20mediatekan%20euskara%20eta%20euskal%20ekoizpenen%20garapena%20martxan

Nora Arbelbide Biarritzeko mediatekan

MP3 jaitsi

Nora Arbelbide gurekin izango da hilabetero kronika batentzat. Mediatekako euskal fondoaz arduratzen da, baita animazioetaz ere.
Irailaren 28an, adibidez Gotzon Barandiaran idazle poeta eta Rafa Rueda kantari musikariarekin
Euskal kantagintzaz tailer bat proposatzen dute. Euskal Herriaren, euskal musikaren, kulturaren eta hizkuntzaren historia garaikidea ulertzeko gakoak eman eta sorkuntzarako griƱa elikatzeko hitzordu artistiko, goizeko 10etan.


2019ko Irailaren 24a


KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Izena eman baratzezaintza biologikoa ikasteko

Izena%20eman%20baratzezaintza%20biologikoa%20ikasteko

Pantxika Halsouet / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Hazparneko CFAA-k edo laborantxako aprendizen formakuntza zentroak, urrian abiatuko du baratzezaintza biologikoaren formakuntza. Hautagaientzat, momentua da izena emaiteko.

Panpi Mercapide mintzatu da formakuntza huntaz arduratzen den Pantxika Halsouetekin.


2019ko Irailaren 20a

KRONIKAK | KULTURA

Liburu gomendioak urteko lehen kronikarentzat

Liburu%20gomendioak%20urteko%20lehen%20kronikarentzat

Elise Dilet Ikas zentroko mediatekaren arduraduna / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Ikas pedagogia zentroak hilabetero kronika bat eskainiko du Gure Irratian aurten ere.

Lehen tarte honetan, Elise Dilet mediatekako arduradunak, estilo eta garai desberdinetako liburuak gomendatzen dizkigu.


2019ko Irailaren 17a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016