KRONIKAK | ZE LAN

Mizel Sarratia Pompiers Solidaires-ekin Perun gaindi ibili da

2018ko Apirilaren 18a

Mizel%20Sarratia%20Pompiers%20Solidaires-ekin%20Perun%20gaindi%20ibili%20da

MP3 jaitsi

Bere laguntza, "Pompiers Solidaires" elkarteari ahal duelarik ekartzen du Uztariztarrak. Martxoan, Perun gaindi ibili dira beren laguntza ekartzeko, pertsona elbarrituen erreabilitatzen laguntzeko Campoy-ko komunitatean, Liman. Han egin duena aipatu dauku.
https://www.facebook.com/PompiersSolidaires.EHBearn
http://www.pompiers-solidaires.org/projects/perou-handicap-campoy
(argazkitan: Mizel Sarratia eta Alexia Aranzueque-Regerat)


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


KRONIKAK | KULTURA

Disko Gogorra #1

Disko%20Gogorra%20#1

Francis Facultatif DJ eta laguntzaileak hilabetero musika emankizun bat proposatzen digu.

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Lehen saio honentzat, ekialdeko estiloan murgiltzen diren talde hauek:

  • Belima eta Benfissa
  • Alsarah
  • Chaba Fadela
  • Group Doueh
  • Cheveu
  • Bonbino
  • Azamane Tiliane
  • JAA'AFAR HASSAN
  • TAFO
  • Altin Gun
  • Yasmine Hamdam



2022ko Uztailaren 26a


KRONIKAK | KULTURA

Maddi Hegi, joan zinen gau batez...

Maddi%20Hegi%5F%20joan%20zinen%20gau%20batez...

Maddi Hegi epaiketan / DANIEL VELEZ

MP3 jaitsi (30 Mo)

Maddi Hegi heletarra, Uda ezizenez, Iparretarrak erakunde armatuaren ekintzaile izan zen.

Duela 35 urte xuxen, Maddi Hegi IK-ko militantea zendu zen, 1987ko ekainaren 21-ean. Polizia-kontrol batean harrapatuta poliziak sartu zuen autoarekin trenak talka egineta hil zen, bera atxilotu zuen poliziarekin batera. Joseba Aurkenerena kronikariak gertakari hau oroitarazi dauku.


2022ko Ekainaren 21a



KRONIKAK | KULTURA

"Gure uda alaituko duen klasiko moderno bat atera da, goxotasunaren ozeanoan murgil gaitezen"

Gure%20uda%20alaituko%20duen%20klasiko%20moderno%20bat%20atera%20da%5F%20goxotasunaren%20ozeanoan%20murgil%20gaitezen

Dragon New Warm Mountain I Believe In You izenarekin atera du diskoa Big Thief taldeak.

MP3 jaitsi (24 Mo)

Joanes Garcia Basurko musika kronikariak, folk, rock, shoegaze, elektronika piskabat eta country musika gurutzatzen diren diskoa aipatu du hilabete honetan, Big Thief taldearen bostgarren diskoa.

80 minutu irauten duen disko doblea, Estatu Batuetako gune desberdinetan grabatua izan dena.


2022ko Ekainaren 20a





Gure Irratia, bidea eginez

1981 2022

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016