KRONIKAK | ZE LAN

Baso Berri berri

2018ko Maiatzaren 03a

Baso%20Berri%20berri

MP3 jaitsi

Gilles Barnebougle, Baso Berriren sortzaileak, edalontzi berrerabilgarri horien berpiztea aurkezten digu.

https://www.basoberri.com/
https://www.facebook.com/verresreutilisablesbasoberri/


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | KULTURA

Xabi Luberriaga arrabitegilearen tailerraren bisita

Xabi%20Luberriaga%20arrabitegilearen%20tailerraren%20bisita

Xabi Luberriaga bere gitarren aurrean tailerrean / Gure Irratia

MP3 jaitsi

Zugarramurdiko xoko batean aurkituko duzue Xabi Luberriaga arrabitegilea, luthierra. Zuk amesten duzun gitarra, bere eskuekin, hautatu zura batekin eta pazientziarekin sortuko duena. Gitarra elektrikoak, Folk gitarrak ala espaniolak egiten ditu, baita biolinak ere.

Nola egiten da holako musika instrumentu bat? Zonbat denbora? Ze formakuntza? Galderak ez zituen eskas Arantxa Idiederrek bere tailer ttipian sartzerakoan.


2019ko Agorrilaren 09a


KRONIKAK | KULTURA

"Irakasleen eskaerei erantzuten saiatzen gira"

Irakasleen%20eskaerei%20erantzuten%20saiatzen%20gira

Pantxika Paterne / Gure Irratia

MP3 jaitsi

Pantxika Paterne, Bigarren mailako proiektu arduraduna da Ikas zentroan, hots kolegio, lizeo baita AEKrekin ere ari da lanean helduen irakaskuntzarako pedagogia proiektuak plantan emanez.

Fisika kimika gaiaren kasuan adibidez, esku liburu baten beharra azpimarratua baita, Pantxikak eramaiten du proiektua.


2019ko Ekainaren 27a

KRONIKAK | KULTURA

Euskal liburuzainen topaketa eta wikilariak

Euskal%20liburuzainen%20topaketa%20eta%20wikilariak

Marie Andrée Ouret / Irudia : Gure Irratia

MP3 jaitsi

Marie Andrée Ouret, Bilketa.eus guneko kronikariak aldi honetan, euskal idazleen banaketa, hedatzea eta tartean euskal wikipedian. Galderen artean topaketan "Nola bultzatu euskal liburuen irakurketa?".


2019ko Ekainaren 21a



KRONIKAK | ZAZUKERIAK

"Ohearen ezkerraldea baikorragoa litaike"

Ohearen%20ezkerraldea%20baikorragoa%20litaike

Ohean ezkerraldean lo egiten dutenek filme dramatikoak nahiago dituzte /irudia : medisite.fr

MP3 jaitsi

Aste honetako Zazukerietan, ohearen leku ohituren arabera, nortasun parte batzu agertzen dira. Eskuinaldean lo egiten dutenek, iduriz rocka nahiago dute. Bestalde, Panpi Mercapidek Q-music irratiaren kantu txarren desafioa ere sartu du bere aipagaietan.


2019ko Ekainaren 18a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Ardi ilea bareak urruntzeko

Ardi%20ilea%20bareak%20urruntzeko

Ardi ilea bareak urruntzeko eta lurra bustia atxikitzeko / irudia : lejardinsecretdedidine.eklablog.com

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola kronikariarekin, ekainaren 12an grabatu tartea. Baratzea handitzen ari delarik, hezetasuna, eritasunak, ekoizpenen bilketa edota kuiak landatzeko garaia. Tartean, Juan Migelek entzun duen aterabide bat bareak urruntzeko.


2019ko Ekainaren 17a


KRONIKAK | KULTURA

"A la ligne" Joseph Ponthusen liburua

A%20la%20ligne%20Joseph%20Ponthusen%20liburua

Joseph Ponthus A la ligne liburuaren idazlea

MP3 jaitsi

Lerrorat joan, langile hau egunero lan dorpea egiterat joaiten den bezala, lantegiko antolaketa liluragarri bezain bortitza jasaiterat bizitzeko. Eta liburua idatzia den maneran, aldi guziz lerrorat joiaten den idazkera poetiko bezain errepikakorra, lantegian bezala...


2019ko Ekainaren 14a

KRONIKAK | KULTURA

Laminak, Axular eta gu

Laminak%5F%20Axular%20eta%20gu

Egilea: Josu Goñi Etxabe

MP3 jaitsi

Erreketan bizi diren Laminak, euskal kantuei esker artzainak erakartzen dituzten pertsonai hau aipatu du bere azken kronikarentzat Joseba Aurkenerena laguntzaileak.


2019ko Ekainaren 07a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016