KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Ur-ipurtatsa hurbiletik segitzen duen Julen Jauregirekin hizketan

Ur-ipurtatsa%20hurbiletik%20segitzen%20duen%20Julen%20Jauregirekin%20hizketan

Lau urte bizi den ur-ipurtatsa emeak, urtean 3 egun baizik ez ditu ernaltzeko / biosphere-bassin-dordogne.fr

MP3 jaitsi (27 Mo)

Ur-ipurtatsa egun batez erreka bazterrean ikusi baldin baduzue, xantza izan duzue. Biziki diskretua da, 500 gramo eta kilo bat artean pizatzen duen abere ttipia da.

Ipar Euskal Herrian, Akitanian edota Nafarroan agertzen dira azkenak orain, eta babestu behar dela ere kondatu digu Julen Jauregik. Etsaia nagusi bat du gainera Europako bisoiak, Amerikako bisoia, ainitzez handiagoa dena.


2020eko Abenduaren 04a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Garroko sagardi gaztearen lehen fruituak bildu dituzte aurten

Garroko%20sagardi%20gaztearen%20lehen%20fruituak%20bildu%20dituzte%20aurten

Pettan txorimaloak laguntza ttipi bat ekartzen die Elena Aguerre eta Garroko langileei / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (30 Mo)

Garro kooperatibara hurbildu da hilabate honetan ere Arantxa Idieder.

Biologikoan ari diren Lekorneko baratzezainak udazkeneko giroan dira, neguari begira ere partez. Eta sagarrondoen landa gaztearen lehen uzta ere bildu dute aurten. Elena Agerrekin hurbildu dira sagardiruntz.


2020eko Azaroaren 20a


KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Konfinamendua, udako idortea edota udazkeneko uzta, Garroren berri hartu dugu

Konfinamendua%5F%20udako%20idortea%20edota%20udazkeneko%20uzta%5F%20Garroren%20berri%20hartu%20dugu

Garro kooperatibako Elena Aguerre arto irina uztaren ondoan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Garro baratzezaintza biologikoan lanean ari den kooperatibara goaz hilabete honetan ere, Elena Aguerrekin. Konfinamendua aitzin joan zen Arantxa idieder Garrora. Azken hilabete hauek nola pasa dituzten aipatu dute. Neguko tenpestak, konfinamenduko lana, udako idortea eta udazkeneko sasoi sartzea.

Negutegietara hurbildu aitzin, hotz ganberatik pasa dira. Ondoko hilabetean, udazkeneko sasoian sartuta, sagarrondoetatik pasatuko dira, lehen uzta eman baitute aurten.


2020eko Urriaren 21a



KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Laxia erreka bazterretik, naturak inposatu egutegiaz

Laxia%20erreka%20bazterretik%5F%20naturak%20inposatu%20egutegiaz

Julen Jauregi kronikaria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Julen Jaureguy, MIFENEC, aholku eta ikerketa zentrokoarduradun teknikoa da, hilabetero gurekin dugu kronikarentzat. Oroitarazteko da Julen Jauregik Gizarteratze lan sozial bat eramaiten duela ere, Emmanuel De Joanthok Urketan sortu elkartean, Pascal Garciarekin.

Eta gaur, berriz ere Laxia erreka bazterrean da Panpi Merkapide lankidearekin. Naturak inposatu egutegia behar dutela errespetatu erraiten digu Julenek.

Eta heldu den hilabetean Laxiako errekan segituko dugu errekako Koipuru edo Ur Garatoinekin.


2020eko Urriaren 09a


KRONIKAK | BARATZEGINTZA

"Klima aldaketaren ondorioak senditzen ditugu baratzegintzan"

Klima%20aldaketaren%20ondorioak%20senditzen%20ditugu%20baratzegintzan

Kanpoko lanaren ondotik Garro-ko langileek estimatzen dute bulego eta sukalde xokoa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Lekorneko Garro kooperatibatik azken kronika sasoi huntako. Hau ere konfinamendua aitzin grabatua, euri giro batean, bainan beti aktualitatean den gai batekin, klima aldaketa.

Aldaketa bat senditzen ote dute baratzegintzan? Berriz ere Uda idor baten beldurra delarik, nola ikusten duen geroa eskatu dio Arantxa Idiederrek, Elena Aguerre baratzezainari.

Azken kronika beraz Garro kooperatibarekin sasoi huntako. Eskerrak ekipa guztiari.


2020eko Ekainaren 30a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016