KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Euskal Herriko Ahadia

euskal_herriko_ahadia

MP3 jaitsi

Ahadia zer ote? Gabriel Durrutyk erantzuten digu Kalakan baratzeko kronikan.

2017ko Ekainaren 08a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Baratzean aritzeko tenorea, beti

baratzean_aritzeko_tenorea_beti

MP3 jaitsi

Juan-Miguel Olaizolak bere aholkuak banatzen segitzen du.

2017ko Ekainaren 01a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Hotzaren ondotik

hotzaren_ondotik

MP3 jaitsi

Hotza gure gibelean ote da? Juan-Miguel Olaizolarekin hori ikusten dugu.

2017ko Maiatzaren 19a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Gaztainondoari Kalakan

gaztainondoari_kalakan

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyrekin gaiztanondoaren egoera aipatzen du Kattalin Indaburuk.

2017ko Maiatzaren 12a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Mendiak garbi

mendiak_garbi

MP3 jaitsi

Mendietako bazterrak zikinak direla diogu. Hola ote da?

2017ko Apirilaren 14a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Baratzera itzuli

baratzera_itzuli

MP3 jaitsi

Juan Miguel Olaizolarekin ikasten dugu nola zaindu gure baratzea egun euritsu horien ondotik.

2017ko Apirilaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016