"Uste nuen euskarak merezi zuela"
2025eko Ekainaren 10a

Argitxu Nobliak, bere etxean sortu zuen Ipar Euskal Herriko lehen ikastola / GURE IRRATIA
1942an sortu zen Argitxu Nobliak, Angelun egin du bere bizia. Familia, mediku mundukoa zuen, eta "determinismo soziala" segituz ikasketak sail hortan egin zituen ere.
Terexa Lekunberrik, hiru urteko kolaborazioaren ondotik, bere azken kronikarentzat Argitxu Nobliaren lekukotasuna partekatzea proposatu digu. Stella Maris-n serorekin izan zuen biziaz mintzatu da, medikuntza ikasketez, emazte izateaz osasungintzan eta ama izateaz, eta bistan dena Seaska ikastolen elkartearen sortzeaz.
1969an lehen ikastola sortu zuen bere sukaldean, bi urtez berak pagatuz irakaslea. Seaska izena atzemateko egin zuen ibilbidea ere kondatzen du.