KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Euskal emazteak...

Euskal_emazteak...

MP3 jaitsi

Jacqueline Idiart bigarren astekoz gurekin dugu, eta aste hontan, Xexilirekin batera euskal emazteez ariko dira. Entzun dezagun bada zer dioten...

2011eko Maiatzaren 18a, 11:31

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Euskal Museoaz beraz ari zaigu gure gomita berria

Euskal_Museoaz_beraz_ari_zaigu_gure_gomita_berria

MP3 jaitsi

Lehenaldia, oraina...dena museo argitxu batean ongi azaldua...zenbait oroitzapen... Jacqueline Idiart Baionako Euskal Museoan galdu da Xexili lankidearekin.

2011eko Maiatzaren 12a, 12:42

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Lehengo biziaz solasten...

MP3 jaitsi

Aste honatn Manex Pagola lehengo biziaz arituko zaigu, xuriketez, eta hortearako baliatzen ziren errautsez,...

2011eko Apirilaren 20a, 12:05

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Gaurko eta atzoko biziak...bizimoduak...

MP3 jaitsi

Azken astea izanen da Maritxu Larzabal gure artean.
Gaurkoan oraiko eta lehenagoko bizimoldeez aritu dira. Lehen zuten patxadaz, gaur egun ditugun presa eta estresaz...

2011eko Apirilaren 06a, 12:29

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Etxea, sutondoa....

MP3 jaitsi

Etxea izan da familia eta gizartearen egitura oinarria, sutondo edo supazterra familiako kideak elkartzekoa, hitzegitekoa, kultura transmititzekoa...

2011eko Martxoaren 30a, 12:08

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Euskal museoan pilota...

MP3 jaitsi

Maritxu Larzabal gela ilun batean gelditu da, bertan pilota solasgai Xexili Foix-rekin.

2011eko Martxoaren 23a, 11:20


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016