KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Euskal museoaren hesteaz...

euskal_museoaren_hesteaz_

MP3 jaitsi

Euskal museoaren hesteaz ari zaigu gaurkoan Maite Idirin.

2011eko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Ikerketatik kontzertu eta liburura.

MP3 jaitsi

Maite Idirinek, bere ibilbidearen zati bat aipatuko dugu, eginiko ikerketatik kontzertu eta liburura.

2011eko Urtarrilaren 12a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Euskal emazte konposidoreak

MP3 jaitsi

Aste hontatik aitzina Maite Idirin izanen dugu Euskal museo kronika hontan.
Lehen honetan, konposizioetatik konposidore izaitearen bidaiean murgilduko gaitu...

2011eko Urtarrilaren 05a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Euskal kantuak

Beñat Axiarri dugu gaurkoan ere Euskal museoan. Oroitzen zirezte fimearen aitzinean gelditu zitzaigula? gaurkoan ez du filmea aipatuko, baizik eta filmeak pentsa arazi dion zerbait, bere sentimentuak azalduko dizkigu euskal kantugintza, eta euskaldunek kantuaren inguruko jarrerez.

2010eko Abenduaren 15a

KRONIKAK
EUSKAL MUSEOA

Beñat Aixiari, Au Pays des Basque filmaz

benat_aixiari_au_pays_des_basque_filmaz

Oroitzen zirezte Itxaro Bordak hautatu zuen Filme hura? Euskal museoko lehen estaiean ikusten ahal dena? Au pays des basque izenekoa? Filme beraren aitzinean gelditu da Beñat Aixiari ere, entzun dezagun:

2010eko Abenduaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016