KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Arrokagaraiko baratzea

Arrokagaraiko_baratzea

MP3 jaitsi

Itsasuko Arrokagarai ikastolan aktibitate ainitz egiten dituzte eta horietako biren topaketa entzunen dugu gaur. Irratia egiten ikasten dutenek galderak pausatu dizkiote Hegalaldia elkarteko Mikel Esclamadoneri eta bere ikasleeri.
Ikastolan bertan baratze bat sortzen dute, landare, fruitu eta animaleentzat putzuak sortuz.

2017ko Azaroaren 23a, 13:22

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Hazparneko ikasleek eskua hartzen

Hazparneko_ikasleek_eskua_hartzen

MP3 jaitsi

Aste huntako haurren emankizunarentzat mikroa uzten dugu Hazparneko Ezkia Ikastolako ikasleeri.

2017ko Urriaren 23a, 12:00

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Senperetik hedatzen

Senperetik_hedatzen

MP3 jaitsi

Senpereko eskola publikoak bere emankizuna sortu du ere! Entzun nola ikusten duten mundua gure gazteek.

2017ko Urriaren 16a, 14:43

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Jurgi Ekiza Arrokagaraieko ikasleen eskuetan

Jurgi_Ekiza_Arrokagaraieko_ikasleen_eskuetan

MP3 jaitsi

Itsasuko Arrokagarai ikastolako ikasleek Jurgi Ekiza kantariarekin elkartu dira eta galderak pausatzeko parada hartu dute.

2017ko Irailaren 29a, 11:43

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Ikastola bukatua da !

Ikastola_bukatua_da_!

MP3 jaitsi

Sarako Olhain ikastolako ikasleekin hizketan egon gira jakiteko zer ikasi duten aurten eta nola pasako duten uda.

2017ko Uztailaren 05a, 12:27

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Ezpeletako eskolako haurren saioa

Ezpeletako_eskolako_haurren_saioa

MP3 jaitsi

Saio huntan eskubaloia aipagai, eta eguraldi bihurri bat entzungai!

2017ko Apirilaren 20a, 12:02


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016