KRONIKAK | KULTURA

Jende xumeei eta langileei eskaini eleberria

Jende_xumeei_eta_langileei_eskaini_eleberria

MP3 jaitsi

Istripu larri baten ondotik, pertsonai baten bizia segitzen dugu, ibilbide pertsonala, soziala eta politikoa ere kondatzen du eleberriak.

2015 urtean zendu zen Henning Mankell idazlearen azken oparia da Aines Haristoy kronikariak hautatu duen liburua.

2018ko Abenduaren 03a, 10:53

KRONIKAK | KULTURA

Gaur egungo Londres bizi baten kronika soziala eleberri batean

Gaur_egungo_Londres_bizi_baten_kronika_soziala_eleberri_batean

MP3 jaitsi

Aines Haristoy literatura kronikak egiten dituen laguntzaileak, hilabete honetan Kate Tempest ingeles raplariaren lehen eleberriaren kritika egin du ("Ecoute la Ville Tomber").

Erritmo bizi batean, gazte batzu Londreseko auzo batean segitzen ditugu, eta gure kronikaria laster sartu da giroan.

2018ko Urriaren 26a, 10:44

KRONIKAK | KULTURA

Aines Haristoyek Yaro Aberen 2 manga aipatzen dizkigu

Aines_Haristoyek_Yaro_Aberen_2_manga_aipatzen_dizkigu

MP3 jaitsi

"La cantine de Minuit" eta "Mimikaki" edo beharri garbiketaren artea Japonian.
Mangaren munduan sartzeko gogoa emaiteko.

2018ko Irailaren 28a, 15:46

KRONIKAK | KULTURA

Urteko azken liburua

Urteko_azken_liburua

MP3 jaitsi

Aines Haristoyekin azken kronika egin du Panpi Merkapidek, eta horren kari Maddi Zubeldiaren lehen eleberria aipatzen dute: Deserria Haurtzaro.

2018ko Ekainaren 29a, 10:20

KRONIKAK | KULTURA

Munduko haurrak dantzan

Munduko_haurrak_dantzan

MP3 jaitsi

Ezpeletako Gauargi festibala heldu da. Haurten, haurren dantzak deskubritzeko parada ukanen dugu, Jon Iruretagoyenak erraiten duen bezala.

2018ko Ekainaren 15a, 13:58

KRONIKAK | KULTURA

Joseba Aurkenerenarekin azkena

Joseba_Aurkenerenarekin_azkena

MP3 jaitsi

Euskal Herrian janaria garrantzitsua dela ez da probatzerik. Joseba Aurkenerenak gai horri lotutato hitzak aipatzen dizkigu.

2018ko Ekainaren 08a, 14:46


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016