KRONIKAK
KULTURA

"Uskara eta franzes gramatika"

_uskara_eta_franzes_gramatika_

MP3 jaitsi

Uzta ederra lortu dute berriz ere artxiben numerizatze lanetan. 1852 -53 urteetan argitaratu "Uskara eta franzes gramatika" dokumentua euskal haurrek, eskolan frantsesa ikas dezaten metodoa, bainan euskaratik abiatuz.

Euskaldunen olerki herrikoiak - Francisque Michel frantsesak 1857 urtean euskal kulturaz idatzi zuen liburu bat, kantu zaharrak ere biltzen dituenak. Marie-Andrée Ouretek aurkeztu dizkio Panpi Mercapideri.

-- http://www.bilketa.eus/eu --

2019ko Apirilaren 02a

KRONIKAK
KULTURA

"Nik gustukoak dituztanak, munstroak dira"

_nik_gustukoak_dituztanak_munstroak_dira_

MP3 jaitsi

Komiki egile honen istoriak badu garrantzia liburu idazketa honetan. Bizi istripu baten ondorioz, bolaluma erabiltzen hasi zen. 10 urte dituen Karen gaztearen bizipenetik abiatzen da, gizotso badela uste du berak. Bainan bere auzoaren heriotza da komiki honen oinarria. Entzun Aines Haristoyen kronika, komiki grafiko hau segidan beharko duzu ondotik.

2019ko Martxoaren 25a

KRONIKAK
KULTURA

Ikas pedagogia zentroa bere biltzar nagusia prestatzen ari da

ikas_pedagogia_zentroa_bere_biltzar_nagusia_prestatzen_ari_da

MP3 jaitsi

Martxoaren 30ean eginen du bere biltzar nagusia pedagogia zentroak Uztaritzen goizeko 9:30tan. Pasa den urtearen bilana eta ondoko urteko erronkak aipatzeko eta eztabaidatzeko parada.

Ikas zentroaren hilabeteko kronika Fred Larrondorekin egin du aldi honetan Panpi Mercapidek.

2019ko Martxoaren 14a

KRONIKAK
KULTURA

Bilketa webguneak nola funtzionatzen duen jakiteko

bilketa_webguneak_nola_funtzionatzen_duen_jakiteko

MP3 jaitsi

Marie Andrée Ouret kronikariarekin aldi honetan, Bilketa.eus webgunea nola erabili esplikatu du. Prentsa artikuluak, eta haien berezitasunak ere zoin diren aipatu ditu.

Hemen aipatzen dituen artikulu batzu: http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/2005-santibate-ihauteri-besta

2019ko Martxoaren 06a

KRONIKAK
KULTURA

"Polizia eleberri bat da, bainan inkestak berak interes gutti du, familia baten aipatzeko aitzakia da"

_polizia_eleberri_bat_da_bainan_inkestak_berak_interes_gutti_du_familia_baten_aipatzeko_aitzakia_da_

MP3 jaitsi

Marin Ledun idazlearen "Salut à toi ô mon frère" eleberriaz hitzegin du aldi honetan Aines Haristoy literatura kronikariak. Arrosa oinarri du liburu azalak, barneko idatziak ilunak direlarik; Berurier Noir punka taldeari erreferentzia egiten dion titulua hemen.

Metalzale neska gazte bat protagonista, bere familia berezia inguruan duela. Goiz batez, sei garren anaia desagertzen zaio, eta familia krisia abiatzen da eta errugabetze plan bat.

2019ko Otsailaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016