KRONIKAK | KULTURA

Adela Turin idazlearen bibliografia

Adela_Turin_idazlearen_bibliografia

MP3 jaitsi

Aines Haristoyek gaur Adela Turin idazlearen haur literatura aipatu dauku. Sexismoa eta bereizkuntza salatzen duen idazlea da. Bere albumak euskaraz irakurtzen ahal dira, horietan bere best-seller bat : Arrosa eta leuna.

2018ko Ekainaren 01a, 12:20

KRONIKAK | KULTURA

Aldizkari bat aste huntan Aines Haristoyekin

Aldizkari_bat_aste_huntan_Aines_Haristoyekin

MP3 jaitsi

Behingoz Ainesek ez digu liburu bat aurkeztuko baina Mediatekan errezibitu duten aldizkari misteriotsu bat: KBK Kontrabandistak.

2018ko Maiatzaren 04a, 14:44

KRONIKAK | KULTURA

Helduak lo, haurrak lolo

Helduak_lo__haurrak_lolo

MP3 jaitsi

Aste huntan Joseba Aurkenerenak haurrekin erabiltzen diren hitzak, eta bereziki onomatopeak aurkezten dizkigu.

2018ko Apirilaren 13a, 15:53

KRONIKAK | KULTURA

1941ean Hegoak Astindu

1941ean_Hegoak_Astindu

MP3 jaitsi

Komiki bat aurkezten digu aste huntan Aines Haristoyek, Panpi Merkapideren mikroan: "Hegoak Astinduz".
Marrazkia: Arno Monin / Gidoa: Laurent Galandon

2018ko Apirilaren 06a, 14:16

KRONIKAK | KULTURA

3 uhinak jende bila

3_uhinak_jende_bila

MP3 jaitsi

Anaiz Aguirre Olhagarayekin zinema aipatzen dugu, eta gaur lan eskeintza bat badu.

2018ko Martxoaren 23a, 10:56

KRONIKAK | KULTURA

Bereterretxeren ipuina komikian

Bereterretxeren_ipuina_komikian

MP3 jaitsi

"Bereterretxeren Kanthoria" izanen da aste huntako kultur kronikaren gaia. Begoña Durrutyk du komiki formatuan itzuli eta Aines Haristoyek digu aurkezten.

2018ko Martxoaren 09a, 14:33


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016