KRONIKAK
KULTURA

Marina Beheretche, ORBCB-ko Lehen biolina.

marina_beheretche_orbcb_ko_lehen_biolina_

MP3 jaitsi

Baionako hiriak, Euskal Kosta-Baiona Eskualdeko orkestrak, Scène National-ekin partaidetzan "urte berriko kontzertua" antolatzen dute Lauga gelan. Larunbat gauean8ak30tan eta igande arratsaldeko 5etan.
Urte berria musikan ospatzeko, kantari, musikari ainitz gomitatuak izan dira.
Marina Beheretche biolin joileak segurtatuko du "lehen" biolinaren tokia.

2017ko Urtarrilaren 06a

KRONIKAK
KULTURA

Paxkal Irigoyen-ek goraipatzen dauku Begiz Begi

paxkal_irigoyen_ek_goraipatzen_dauku_begiz_begi

MP3 jaitsi

Gaurko kronikan, Begiz Begiren "Hatsa" disko berriaren kritika egiten dauku.
https://begizbegi.bandcamp.com/

2016ko Azaroaren 23a

KRONIKAK
KULTURA

Gaû"l Faye-k idatzi Petit Pays eleberria

gau_l_faye_k_idatzi_petit_pays_eleberria

MP3 jaitsi

1992an, Burundin bizi den Gabriel, 10 urteko haurraren bizi lasai eta urosa. Aita, frantses enpresalari eta ama rwandakoa.Bainan laster gerla zibila, burrasoen bereizketa eta Rwandako genozidioak dena aldatuko dute emeki emeki.
Aines Haristoyek gehiago erraiten dauku.
http://www.mediatheque-cambolesbains.fr/

2016ko Urriaren 27a

KRONIKAK
KULTURA

Paxkal Irigoyen eta bere gitarra: akordeak aipatzeko

paxkal_irigoyen_eta_bere_gitarra_akordeak_aipatzeko

MP3 jaitsi

Gitarra nota, eta akorde batzuen estrukturak, musikari ainitzek erabiltzen dituzte beren kantuen egiteko. Formula magikoa salatzen dauku Paxkal Irigoyenek.

2016ko Urriaren 27a

KRONIKAK
KULTURA

Catherine Poulain-en

catherine_poulain_en

MP3 jaitsi

Aines Haristoyek aipatzen dauku, Catherine Poulain idazleak bizi izan duen ibilbide harrigarria.
http://www.cambolesbains.fr/mediatheque.asp

2016ko Urriaren 14a

KRONIKAK
KULTURA

Andde Etxeberrik Viva Belgrado taldea aurkeztuko dauku

andde_etxeberrik_viva_belgrado_taldea_aurkeztuko_dauku

MP3 jaitsi

Anddek Cordobako post-rock taldea aurkeztuko dauku gaur.

2016ko Urtarrilaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016