KRONIKAK
KULTURA

Margot Duhalde Sotomayor gerla-hegazkin pilotua

margot_duhalde_sotomayor_gerla_hegazkin_pilotua

MP3 jaitsi

Margot Duhalde Sotomayor Txile hegoaldean sortu zen 1920an. Duela 3 urte zendu zen, 2018ko otsailaren 5ean, Txileko Santiagon. Gerla-hegazkin gidari ospetsua izan zen bi munduko gerlen garaian. Deiturak salatzen duenaz, euskalduna zen, aitaren aldetik, aitatxi Luhusokoa zuen.

Hunen bizi-kondaira eginen dauku Joseba Aurkenerenak.

2021eko Otsailaren 05a

KRONIKAK
KULTURA

"Zer den handitzea, beldurrak nola gainditu, bi liburuen oinarria da"

_zer_den_handitzea_beldurrak_nola_gainditu_bi_liburuen_oinarria_da_

MP3 jaitsi

IKAS pedagogia zerbitzuko Uztaritzeko mediatekatik, Elise Dillet gurekin aldi honetan kronikarentzat.

À¢Â€ÂœWONDER mutiko miragarriaÀ¢Â€Â eta À¢Â€ÂœLorerik gorrienaÀ¢Â€Â liburuak aurkeztu dizkio Kriztof Arotzarenari..

2021eko Urtarrilaren 27a

KRONIKAK
KULTURA

"Andrea Laszlo De Simone fantasiaz eta elegantziaz beteriko pop gizon sumea"

_andrea_laszlo_de_simone_fantasiaz_eta_elegantziaz_beteriko_pop_gizon_sumea_

MP3 jaitsi

Musika kronikari berria Gure Irratian, Joanes Garcia Basurco musikazalea. Usopop festibaleko sortzaileetako bat, Astelehen Urdinak Euskal Irratiak sarearentzat Patxi Dutournierekin musika saioa egiten zuena garaian.

Aldi honetan, italiar musikari batetaz maitemindu da: Andrea Laszlo De Simone.

2021eko Urtarrilaren 22a

KRONIKAK
KULTURA

Sorginkeria, jukutriak eta dantzak Biarritzeko mediatekan

sorginkeria_jukutriak_eta_dantzak_biarritzeko_mediatekan

MP3 jaitsi

1605-1615: Euskal Herria aro modernoan sartzen erakusketa, Biarritzeko mediatekan duzue otsailaren 20a arte. Claude Labat historialariak idatzia eta Markok ilustratua.

Nora Arbelbide Miarritzeko Mediatekako langilea eta Kriztof Arotzarena, erakusketa gelan ditugu.

Bisita bat proposatuko du Claude Labatekurtarrilaren 30ean, 14:30tatik 18:00tara frantsesez - Euskaraz ere egin daitezke bisitak.

Argitasunak deituz: 05.59.22.28.86



2021eko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK
KULTURA

"Kasik zuhaitz baten gisan, enbor nagusitik 10.000 adar garatzen ahal dira istorio hortik abiatuz"

_kasik_zuhaitz_baten_gisan_enbor_nagusitik_10_000_adar_garatzen_ahal_dira_istorio_hortik_abiatuz_

MP3 jaitsi

Hilabatero Aines Hariztoik bere irakurketak aipatuko dizkigu Gure Irratian.

"Burgosko auzia, iraultza eta bizi" Mikel Antza eta Adur Larrearen eleberri grafikoa aurkeztu dio Aines Hariztoik aldi honetan Arantxa Idiederri, Duela 50 urte Euskal Herria eta nazioartea hunki zuen auzia.

2021eko Urtarrilaren 12a

KRONIKAK
KULTURA

"Banoa Seculaco, Hillen herritara"

_banoa_seculaco_hillen_herritara_

MP3 jaitsi

Kamusarri, Ziburuko olerkari ahantziaren bizi kondaira egin dio Joseba Aurkenerena kronikariak Kriztof Arotzarenari.

Bilketa.eus atarian atxemango dituzue bere olerki batzu.

2021eko Urtarrilaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016