KRONIKAK | KULTURA

Zarena Zarelako taldeak 10 urte

Zarena_Zarelako_taldeak_10_urte

MP3 jaitsi

Bixente Ciaurriz dantzariarekin elkartu da Panpi Merkapide Zarena Zarelako dantza kompainiaren 10 urteen bilduma bat egiteko.

2017ko Urtarrilaren 13a, 10:22

KRONIKAK | KULTURA

Marina Beheretche, ORBCB-ko Lehen biolina.

Marina_Beheretche__ORBCB-ko_Lehen_biolina.

MP3 jaitsi

Baionako hiriak, Euskal Kosta-Baiona Eskualdeko orkestrak, Scène National-ekin partaidetzan "urte berriko kontzertua" antolatzen dute Lauga gelan. Larunbat gauean8ak30tan eta igande arratsaldeko 5etan.
Urte berria musikan ospatzeko, kantari, musikari ainitz gomitatuak izan dira.
Marina Beheretche biolin joileak segurtatuko du "lehen" biolinaren tokia.

2017ko Urtarrilaren 06a, 12:06

KRONIKAK | KULTURA

Paxkal Irigoyen-ek goraipatzen dauku Begiz Begi

Paxkal_Irigoyen-ek_goraipatzen_dauku_Begiz_Begi

MP3 jaitsi

Gaurko kronikan, Begiz Begiren "Hatsa" disko berriaren kritika egiten dauku.
begizbegi.bandcamp.com/

2016ko Azaroaren 23a, 12:01

KRONIKAK | KULTURA

Paxkal Irigoyen eta bere gitarra: akordeak aipatzeko

Paxkal_Irigoyen_eta_bere_gitarra:_akordeak_aipatzeko

MP3 jaitsi

Gitarra nota, eta akorde batzuen estrukturak, musikari ainitzek erabiltzen dituzte beren kantuen egiteko. Formula magikoa salatzen dauku Paxkal Irigoyenek.

2016ko Urriaren 27a, 15:06

KRONIKAK | KULTURA

Gaël Faye-k idatzi Petit Pays eleberria

GaAl_Faye-k_idatzi_Petit_Pays_eleberria

MP3 jaitsi

1992an, Burundin bizi den Gabriel, 10 urteko haurraren bizi lasai eta urosa. Aita, frantses enpresalari eta ama rwandakoa.Bainan laster gerla zibila, burrasoen bereizketa eta Rwandako genozidioak dena aldatuko dute emeki emeki.
Aines Haristoyek gehiago erraiten dauku.
www.mediatheque-cambolesbains.fr/

2016ko Urriaren 27a, 12:53

KRONIKAK | KULTURA

Catherine Poulain-en

Catherine_Poulain-en

MP3 jaitsi

Aines Haristoyek aipatzen dauku, Catherine Poulain idazleak bizi izan duen ibilbide harrigarria.
www.cambolesbains.fr

2016ko Urriaren 14a, 12:48


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016