KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ez gintuzten aise suportatzen, euskaraz ari baginen, ni fier nintzen euskaraz mintzatzea”

_ez_gintuzten_aise_suportatzen_euskaraz_ari_baginen_ni_fier_nintzen_euskaraz_mintzatzea_

MP3 jaitsi

Terexa Lekunberriren pasa den hilabeteko kronikan, Jeannot Goihenetxe-rekin Bidarten ginen, eta aldi honetan ere herri beran gelditzen gira, Jana-Mari Mendiboure-kin.

Jana-Mari Harisboure, 1930ean sortu zen Makeako Urruti Ttipia baserrian.

Ama zendu eta zenbait urtera 1958an Itsasura joan ziren aitarekin. Pierre Mendiboure bere senarra izango zena ezagutu, ta Itsasun finkatu ondoan, Angelun eta azkenik Bidarten instalatu ziren. Euskara, euskaltasuna, eta barnealdeko biziarekin lotura bereziki aipatu zizkion Terexa Lekunberri antropologoari.

2025eko Otsailaren 18a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Orrialde guttitan, ate anitz irekitzen dituen albuma

orrialde_guttitan_ate_anitz_irekitzen_dituen_albuma

MP3 jaitsi

Edurne Urrestarazu-k idatzia eta Irati Peluagak ilustratua, Mendia eta Ni albuma aurkeztu digu hilabete honetan, Unai Zubeldiak, IKAS pedagogia zerbitzuko langile kronikariak.

IKAS-ek argitaratua istorioa, bi gipuzkoarrek sortu dute:neska gazte bat eta Islandiako mendi baten arteko elkarrizketa da, kolore anitzekin ilustratua.

Errealitateari, alde filosofiko eta poetikoa gehitzen zaio elkarrizketa berezi honetan, gogoetara eramaten ahal baititu 8 eta 10 urte arteko haurrak.

2025eko Otsailaren 10a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Laguntasunari begiratzen bazaio amodio istorio bat bezala, hausturak ere badira"

_laguntasunari_begiratzen_bazaio_amodio_istorio_bat_bezala_hausturak_ere_badira_

MP3 jaitsi

Laguntasuna, eta hausten den adiskidantza gai nagusi duen Pleibak liburua aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbidek.

Miren Amurizak idatzi duen eleberriak, nerabezaroan biziki hurbilak ziren bi lagunen adiskidantza kontatzen du, hamarkada zenbaiteko gibelapenarekin, ez baitute gehiago elkarren arteko harremanik orain.

Bata diskoteka girokoa, bestea militante Segi gazte erakundean, klase desberdinetakoak, itxuran dikotomia badirudi, ez da dena zuri ala beltz.

2025eko Otsailaren 04a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Bidartek galdu duen laborantzaren oroitzapenak Jeannot Goihenetxerekin

bidartek_galdu_duen_laborantzaren_oroitzapenak_jeannot_goihenetxerekin

MP3 jaitsi

Bidarteko azken laborarietarik izan da 2023an zendu den Jean (Jeannot) Goihenetxe.

Lapurdiko herriko etxeak abiatu gogoeta baten baitan, 1937an sortu zena, 82 urte zituela laboraria galdezkatu zuen Terexa Lekunberri antropologoak.

Ahetzen etxetiar, eta Bidarten burasoek etxea erosi ondoan, etxaldearen segida hartu zuen Jeannot Goienetxek.




2025eko Urtarrilaren 21a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Kautxu eta gatz lantegiak ez ahanzteko

kautxu_eta_gatz_lantegiak_ez_ahanzteko

MP3 jaitsi

Aturri bazterreko lantegien giroan sartzen gira berriz ere Terexa Lekunberriren kronikarekin.

Bardozen sortu Pierre Etxeberrik bi lantegi desberdinetan lan egin zuen, kautxu lantegian eta ondotik Mugerreko gatz lantegi batean. Desagertuak diren lantegi horiek, langile ainitz biltzen zuen agarai batez, ekonomia oso bat mugiaraziz.

Gatzaren lan hori zoin zen aipagai bereziki aldi honetan Arantxa Idieder.

2024ko Abenduaren 11a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas-en urte bukaerako hitzordu nagusiak: Durango eta eguberri

ikas_en_urte_bukaerako_hitzordu_nagusiak_durango_eta_eguberri

MP3 jaitsi

Ikas pedagogia zerbitzuan, aldi honetan Fred larrondorekin ukan du hitzordua Arantxa Idiederrek.

Ikasen aktualitateaz hitz egiteko, urte bukaera honetan Durangoko azokan izango baitira. Eta eguberri hurbiltzen delarik beste merkatu batzutan ere izango dira aurtengo ekoizpenekin, bainan beste proposamen ainitz ere haur literaturan.

2024ko Abenduaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016