KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Elhuyar anaiak, zientzialariak eta espioiak

elhuyar_anaiak_zientzialariak_eta_espioiak

MP3 jaitsi

Gure Historiako pertsonaiek, gure artean egoitea merezi dutela uste baitu Joseba Aurkenerenak, Euskal Herriaren Historiaren parte diren pertsonaiak argitara ekartzen ditu.

Sasoi berri hau, Elhuyar anaiak aipatuz hasten zauku, Wolframa isolatzen izan ziren lehenak, zientzialariak ziren bainan baita espioiak ere.

Jatorriz lapurtarrak, aita hazpandarra eta ama Donibane Lohizunekoa zuten.

2023ko Irailaren 26a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

TOC, El Columpio Asesino eta Biznaga kontzertuan ikusteko taldeak

toc_el_columpio_asesino_eta_biznaga_kontzertuan_ikusteko_taldeak

MP3 jaitsi

Udazkenean Euskal Herrian ikusten ahalko diren hiru talde aurkezten dizkigu Joanes Garcia Basurkok bere lehen kronikarentzat:

  • TOC Mungiako taldea irailaren 23an Izpegin egon zen, eta azaroaren 4an Donostian ere ikusten ahalko da.
  • El Columpio Asesino nafartar beteranoen azken diskoa, ondotik deseginen baita, agurtzeko bira bat eginen dute.
  • Biznaga Madrilgo musikariak, Hondarribian eta Iruñean ikusten ahalko dira ondoko hilabeteetan.

2023ko Irailaren 25a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Diru laguntza ainitz hunkitzen dute festibal lodi horiek, eta bilana egitean, hotel kontsumoarena aipatzen da"

_diru_laguntza_ainitz_hunkitzen_dute_festibal_lodi_horiek_eta_bilana_egitean_hotel_kontsumoarena_aipatzen_da_

MP3 jaitsi

Euskal Herriko musika festibalak aipagai Nora Arbelbideren sasoi honetako lehen kronikan.

Su Festak deitzen da Jon Urzelai Urbietak, Susa Argitaletxearekin atera berri duen liburua.

Euskal Herriko Festibala, edo kontzertuak antolatzen dituzten enpresen azterketa sakona egin du Jon Urzelai Urbietak, adibide konkretuetatik abiatuta eta zenbakiak emanez. Zer da kultura, eta nola bizi dugu gure kutura eta euskaltasuna? Arantxa Idieder egon da Nora Arbelbiderekin.

2023ko Irailaren 19a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Otxanda Larzabal Idiart zinema kronikaria bi gomendiorekin dator

otxanda_larzabal_idiart_zinema_kronikaria_bi_gomendiorekin_dator

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiart gure zinema kronikaria berriz itzuli da sartze honetan. Bi astero ikusi dituen bi film bederen aipatuko dizkigu. Aste honetan:

  • Anatomie d'une Chute, Cannes-ko festibalean Urrezko Palma jaso duen filma, eta gustukoa izan duena.
  • Le Ciel Rouge, film alemana, lagunartekoen arteko topaketa baten istorioa.

2023ko Irailaren 17a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nire xerka jin ziren etxera, Bankatik Baionara eraman ninduten lan egiteko, zinez bortxaz jin nintzan"

_nire_xerka_jin_ziren_etxera_bankatik_baionara_eraman_ninduten_lan_egiteko_zinez_bortxaz_jin_nintzan_

MP3 jaitsi

Duela urtea hasi kronikarekin segitzen dugu ikasturte honetan ere: Terexa Lekunberri antropologoak egin dituen elkarrizketak, bideoan ikusgai direnak irratira ekartzen ditugu hilabetean behin.

Lehenarekin Baionara joango gira, bainan sustut gaurko zatian Bankara. Joséphine Erramoun 1941 urtean, Espila etxean sortu zen Bankan, eta Baionara lanerako ekarri zuten. Agian zonbaitzuek ezagutzen duzue, Baionako Bar du Marché ostatu gibelean lanean ikusirik.

2023ko Irailaren 12a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas zentroak, pedagogia material berria proposatuz egin du bere sartzea

ikas_zentroak_pedagogia_material_berria_proposatuz_egin_du_bere_sartzea

MP3 jaitsi

Ainitz aipatu dugu ikasleen sartzea, baina ez da ahantzi behar, irakasleendako ere sartzea izan dela. Klaseak astelehenean hasi baziren, prestaketa lanak aintzinetik hasi ziren. Eta aurten ere, Ikas pedagogia zentroaren material berria baliatzen ahalko dute.

Urteko lehen kronika Aines Dufau, IKAS-eko zuzendariarekin egin du Olatz Idoatek.

2023ko Irailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016