KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Elektrikazko arrainketa, espezie kontaketarentzat

elektrikazko_arrainketa_espezie_kontaketarentzat

MP3 jaitsi

Elektrikazko arrantza, badakizue zer den?

Ez badakizue… adi egon ondoko minutetan, MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregik esplikapenak eman baitizkio Olatz Idoateri, Mugerre, Lehuntze eta Beskoitze artean dira aldi honetan, erreka bazterrean.

2023ko Maiatzaren 12a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Poulet Frites, dokumental berezia polizia segituz

poulet_frites_dokumental_berezia_polizia_segituz

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak azken aldian aipatu zituen film batzu ikusi dituz azkenean:

  • Bañolet, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoienena, azken aldiz aurkeztuko dutena ekainaren 1ean Kanbon, gaztetxekoekin ere joaitea gomendatzen du.
  • 20.000 erle espezie, saristatua izan den aktore gaztearekin, gustatu zaio ere Otxandari.
  • Poulet Frites dokumentala ere gomendatu digu, Strip Tease frantses emankizun famatuko egileena, sarean ikusgai duzuena.

2023ko Maiatzaren 12a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

IKAS pedagogia zerbitzuak biltzar nagusia egingo du ekainaren 3an

ikas_pedagogia_zerbitzuak_biltzar_nagusia_egingo_du_ekainaren_3an

MP3 jaitsi

Hilabete huntan, ez digute liburu aurkezpenik eginen Ikas zentro pedagogiko-ko lagunek, baizik eta bi ekitaldi dituztela aurkeztuko, Fred Larrondorekin egon da Olatz idoate.

Biltzar nagusia egingo du IKAS-ek ekainaren 3an, Itsasuko Sanoki gelan 10etan hasiko da, harrera 9.30tatik aitzina. Bestale ber egunean izango den Ziburuko liburu eta disko azoka ere aipatu digu.

2023ko Maiatzaren 09a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Askitasuna" aipatu digu hilabete honetan Beltzane Obanosek

_askitasuna_aipatu_digu_hilabete_honetan_beltzane_obanosek

MP3 jaitsi

Aski ondasun, aski gastu, batzutan aski badugunez galdegin behar diogu gure buruari.

Hala uste du Beltzane Obanos gure kronikariak, 7 pundu edo bide segitzea proposatzen digu hilabate huntan, nahiak eta beharrak balizkoak diren jakiteko.

2023ko Maiatzaren 08a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Ontziak ekartzen duen argia, ospitale psikiatriko batean

ontziak_ekartzen_duen_argia_ospitale_psikiatriko_batean

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiartek, bi film ikusi ditu eta horrezgain lagunen hiru gomendio egin dizkigu.

  • Blue Jean, erritmo geldokoa bainan zonbait eguneko liseriketaren ondotik gomendatzen duen filma.
  • Sur l'adamant dokumentala, Parisen itsasontzi batean den eguneko ospitale psikiatrikoaz.

+ Alma Viva / Dancing Pina / The Quiet Girl

2023ko Maiatzaren 02a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Anarik bi esalditan, aipatzen du mundu mailako gerla intimo hori, azkarra da"

_anarik_bi_esalditan_aipatzen_du_mundu_mailako_gerla_intimo_hori_azkarra_da_

MP3 jaitsi

Anari kantari musikari gisa bereziki ezagutzen dugu, bainan idazlea ere bada, Gari eta Goroldiozko, bere lehen liburua atera zuen joan den abenduan Susa argitaletxearekin.

Anariren kantu luze baten maneran, narrazio poetiko bat bezala dela iduritu zaio Nora Arbelbide kronikariari. Autofikzioa da, Anariren munduan sartzen gaituena. Arantxa Idieder joan da Nora Arbelbideren gana.

2023ko Maiatzaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016