KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Ahozko memoria biziarazteko kronika berria

ahozko_memoria_biziarazteko_kronika_berria

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin izango da Terexa Lekumberri antropologoa, urtetan egin dituen elkarrizketak Gure Irratiako entzuleekin partekatzeko.

Euskal Kultur Erakundearen programa honen helburua, Ipar Euskal Herriko ahozko memoria biltzea, artxibatzea eta hedatzea da.

  • Lehen kronika honetan, Lapurdin elkarrizketatu zuen lehen emaztearen zati batzu aipatu eta entzun ditugu. Kattin Miranda Ahetzeko Etxeberria etxean sortu zen 1926 urtean. 2011 urtean zendu zen Miranda, Ahetzen ezkila jolea zen.

2022ko Urriaren 25a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Hiru film proposamen egin dizkigu Otxanda Larzabalek

hiru_film_proposamen_egin_dizkigu_otxanda_larzabalek

MP3 jaitsi

Hiru film ikusi ditu Otxanda Larzabal-Idiartek, hiruak estilo desberdin batean, eta hiruak gustukoak izan dituenak:

2022ko Urriaren 21a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

"Pentsatzen dut aski goizik aipatu behar zaiola gaia neska gazteari, hilabetekoak agertu aitzin"

_pentsatzen_dut_aski_goizik_aipatu_behar_zaiola_gaia_neska_gazteari_hilabetekoak_agertu_aitzin_

MP3 jaitsi

Ihitza Parotek, naturopatiaren ikuspegitik hilabetekoak aipatu dizkigu aldi honetan.

Emazte baten bizian, lehen hilabetekoen heltzea momentu berezia da, aldaketa bat gertatzen da. Ihitza Parotek kontseilu batzu proposatu dzkigu, neska gaztea prestatzeko, eta momentu hori ere ongi pasatzeko gisan.


2022ko Urriaren 19a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Hartza eskolan aipatzeko tresnak

hartza_eskolan_aipatzeko_tresnak

MP3 jaitsi

Hilabeteko IKAS pedagogia zentroaren kronikan, Unai Zubeldia aritu zaigu hartzaz.

Ikastola-Eskoletan, irakasleek baliatzen ahalko dituzten bi liburu aurkeztu dizkigu:

  • Hartza Iratzarri da! Xantal Barneix-Elizagaraiek idatzia
  • Hartza arrea, Pirineotako hartza - Régine Elosegi Blanc eta Iker ûœthürraltek idatzia

2022ko Urriaren 18a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Lezioa eman dauku aurtengo idorteak, usatua ginen ur eskasa zelarik landareak ureztatzea"

_lezioa_eman_dauku_aurtengo_idorteak_usatua_ginen_ur_eskasa_zelarik_landareak_ureztatzea_

MP3 jaitsi

Sasoi berria hasten dugu Gabriel Durruty kronikariarekin. Hilabetero gurekin izango da, eta larrazkenean sartuta, udaren idortea aipatu du aldi honetan.

Idortearekin batera, ur eskasia gertatu da, landareen ihardokitzea usaiaz kanpokoa izan da. Berotearekin mozte bat bezala bizi izan dute, eta lehen euritearekin batzu hasi dira loratzen.

Gabriel Durrutyren ustez, idorte eta beroteari begira jarri behar gira, irakaspenei begira.

2022ko Urriaren 12a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Gauaz Maddi nauzu, egunaz oreina"

_gauaz_maddi_nauzu_egunaz_oreina_

MP3 jaitsi

Ura Isuririk olerkia, Piarres Lafittek argitaratu zuen 1965 urtean. Testu hau abiapundutzat hartu du Nora Arbelbidek hilabeteko bere kronikarentzat, oreinaren irudiaz gain, Greziako mitologian ezagutua den Filomelaren bortxaketaren istoria lotu du ere. Kronika Zoo taldearen bertsioarekin bukatu du.

Arantxa idieder joan da bere gana.

2022ko Urriaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016