KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Errobiko Haurtzaro zerbitzua

Errobiko_Haurtzaro_zerbitzua

MP3 jaitsi

Berttolo Heguyrekin Errobi Lurralde Eremuko berraik hartzen ditugu. Aipagaietan: lehen haurtzaro zerbitzutik berriak, euskara ikasteko beka eta etxe-hondakinen zerbitzua.

2017ko Urriaren 31a

KRONIKAK | KULTURA

Hitz larriak ikasteko kronika !

Hitz_larriak_ikasteko_kronika_!

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerenak hitz larri ainitz ezagutzen ditu eta sailkatu ere! Horra adibide batzu Panpi Merkapideren mikroan.

2017ko Urriaren 27a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Eucalyptusaren erabilpenak

Eucalyptusaren_erabilpenak

MP3 jaitsi

Kattalin Indabururen mikroan Gabriel Durrutyk australiatik ekarritako zuhaitzaren arrazoinak emaiten ditu.

2017ko Urriaren 26a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Hego Lapurditik Silbi Chenal

Hego_Lapurditik_Silbi_Chenal

MP3 jaitsi

Hego lapurdiko berriak hartzen ditugu aste huntan. Kriztof Arotzarrenaren mikroan Silbi Chenalek garapen ekonimikoa aipatzen digu lehenik.

2017ko Urriaren 24a

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Hazparneko ikasleek eskua hartzen

Hazparneko_ikasleek_eskua_hartzen

MP3 jaitsi

Aste huntako haurren emankizunarentzat mikroa uzten dugu Hazparneko Ezkia Ikastolako ikasleeri.

2017ko Urriaren 23a

KRONIKAK | KULTURA

Elirale nerabeeri zuzendua

Elirale_nerabeeri_zuzendua

MP3 jaitsi

Hego Lapurdiko Denboraldi Ederra festibalaren karietara, Elirale dantza konpainiak, nerabeei zuzendutako dantza ikastaldi bat antolatu du euskaraz omiasainduko oporrentzat, urriaren 26tik 28ra. 13-16 urte bitarteko nerabeek dantza tailerrak segitzeaz gain, ikusgarriak ikusi eta artista profesionalekin egoteko aukera izanen dute. Elirale konpainiako Pantxika Telleriak, ikastaldi honen asmoaz mintzatu da Maia Muruagaren mikroan.

2017ko Urriaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016