KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Syndrome 81 eta Nakar, talde hurbilak dira, haien hiriarekin maitasun gorroto harremana dute"

_syndrome_81_eta_nakar_talde_hurbilak_dira_haien_hiriarekin_maitasun_gorroto_harremana_dute_

MP3 jaitsi

Punk eta post-punk doinuak hilabete honetako Joanes Garcia Basurkoren musika kronikan.

Bretainiako boskotea den Syndrome 81, gai sozialak, egunerokoak eta pertsonalagoak ere aipatzen dituen Bresteko taldea.

Nakar laukotearen lehen diskoa ere entzunarazten digu Joanesek, "arima galtzen ari den Donostia hiriaren" kronika musikal batekin.

2024ko Urtarrilaren 26a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Gaskoina entzuten zen ainitz Lehuntzen, hemengoak ezkontzen baitziren bertzaldekoekin, aturri bertzaldekoekin, landestarrekin"

_gaskoina_entzuten_zen_ainitz_lehuntzen_hemengoak_ezkontzen_baitziren_bertzaldekoekin_aturri_bertzaldekoekin_landestarrekin_

MP3 jaitsi

Azkainen sortua bainan, Lehuntzen errotua: 1933 urtean sortu zen Maixan Albistur entzutea proposatzen digu hilabete honetan Terexa Lekunberrik bere hilabeteko kronikan.

Sukaldaria zuen senarra segitu du, Frantziako leku desberdinetan, Lehuntzen definitiboki instalatu arte. Aturri bazterreko herrian, Portuko ostatua berriz hartu zuten.

Lehuntzeko bizia, Aturrikoa, euskararen presentzia eta beste aipagai gaurko kronikan Arantxa Idieder.

2024ko Urtarrilaren 23a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Priscilla eta Bizkarsoro aste honetako zinema kronikan

priscilla_eta_bizkarsoro_aste_honetako_zinema_kronikan

MP3 jaitsi

Bi giro arrunt desberdin proposatzen dizkigu Otxanda Larzabal Idiart zinema kronikariak:

  • Priscilla, Sofia Coppolaren filma, Elvis Presleyren emaztea zen Priscillaz
  • Bizkarsoro, Josu Martinezen filma, euskarak jasan dituen erasoak 5 fikziotan erakusten dituenak

2024ko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"36 urteko Garazi, bere mutila ez den 19 urteko Mattinen ohean iratzartzen da, hola hasten da istorioa"

_36_urteko_garazi_bere_mutila_ez_den_19_urteko_mattinen_ohean_iratzartzen_da_hola_hasten_da_istorioa_

MP3 jaitsi

Besta biharamuneko abentura batetik hasten da eleberria, Garazi, iratzartzen da bere mutila ez den gazte baten ohean.

Hala hasten da Goiatz Labandibarren eleberri laburra, Nora Arbelbidek arratsalde batez irakurri du, eta hor da ere agian interesa berak dion bezala, serie bat begiratu ordez, Bekatua liburua irakurtzen ahal dela zonbait orenez.

Gaiak eta idatziaren erritmoak ere egiten du aski fite irakurgarria dela eta harrapatzen zaituela. Arantxa Idiederri aipatu dio liburua

2024ko Urtarrilaren 16a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Jarriko ditut finantzak ordenean, bainan nundik hasi?"

_jarriko_ditut_finantzak_ordenean_bainan_nundik_hasi_

MP3 jaitsi

Urtarrila erabaki handien hartzeko hilabetea ote da?

Hala izaten da batzuentzat, eta finantzen kasuan ere gure finantzak ordenean jartzea izaiten ahal da helburuetan, bainan Beltzane Obanosen lehen pausoa da gure buruari egia eskaintzea, hots konzientzia hartzea.

2024ko Urtarrilaren 16a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

Basatietan basatiena deitzen zuten Oskar Kokoschkaz

basatietan_basatiena_deitzen_zuten_oskar_kokoschkaz

MP3 jaitsi

Oskar Kokoschka margolari eta poeta austriarra aipatu digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

1980 urtean zendu zen artista, margolaria poeta eta antzerki idazlea zen, eta Arantxa Lannes-k bere tinduak ikusi ahal izan ditu Bilboko Guggenheimen, joan den urtean.

Kolore ainitz, bainan tentsio eta angustia erakusle direnak; Kokoschkaren helburua barne bizia erakustea baitzen, eta edertasuna baino egia erakustea.

2024ko Urtarrilaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016