KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Sagarretik, Jusera

Sagarretik__Jusera

MP3 jaitsi

Sagarrekin segitzen dugu Kalakan kronikan aste huntan. Gabriel Durrutyk erraiten digu zer sagar mota behar den sagardo ona egiteko.

2017ko Urriaren 12a

KRONIKAK | ZE LAN

Vrak Senperen

Vrak_Senperen

MP3 jaitsi

Ixabelle Echeverria eta Christelle Falxak "Euskal Vrak" denda sortu dute Senperen. Aukera ona Panpi Merkapiderentzat gehiago jakiteko horri buruz aste huntako Ze Lan kronikan.
https://www.facebook.com/Euskal-Vrak-837716629677896/

2017ko Urriaren 10a

KRONIKAK | KULTURA

Zinemaren sartzea Gure Irratian

Zinemaren_sartzea_Gure_Irratian

MP3 jaitsi

"Non" eta "Handia" filmak aipatzen ditugu Anaiz Aguirre Olhagarayekin urteko lehen zinema kronikarentzat.

2017ko Urriaren 06a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Ermite bat, TER eta Auto-Tune

Ermite_bat__TER_eta_Auto-Tune

MP3 jaitsi

Aste huntako zazukerietan auto, trein eta autobus historioak...

2017ko Urriaren 06a

KRONIKAK | ZE LAN

Serigrafiari berriz Pott

Serigrafiari_berriz_Pott

MP3 jaitsi

Pott Serigrafia aipatzen segitzen dugu aste huntan, beti Nicolas Armendartizekin.

2017ko Urriaren 05a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Sagarrak betiko

Sagarrak_betiko

MP3 jaitsi

Sagarren zikloa segitzen dugu aste huntako Kalakan kronikan. Nola atsiki aurkezten digu Gabrile Durrutik.

2017ko Urriaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016