KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Ikastola bukatua da !

Ikastola_bukatua_da_!

MP3 jaitsi

Sarako Olhain ikastolako ikasleekin hizketan egon gira jakiteko zer ikasi duten aurten eta nola pasako duten uda.

2017ko Uztailaren 05a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Gonak, Berri Txarrak eta 1000 euro

Gonak__Berri_Txarrak_eta_1000_euro

MP3 jaitsi

Sasoiko azken Zazukeriak izanen dira horiek. Baina beti Panpi Merkapideren berri bitxiak hor dira!

2017ko Ekainaren 30a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Japoniako mizpirak

Japoniako_mizpirak

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyrekin Kalakan kronika entzutera goaz. Aste huntan Japoniako mizpirak aipagai.

2017ko Ekainaren 29a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Surfak 60 urte !

Surfak_60_urte_!

MP3 jaitsi

Miarritzeko berriak kiroletan hasten ditugu aste huntan Viviane Ithursarry eta Sophie Vivekin.

2017ko Ekainaren 27a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Otsolab, 2.Zatia

Otsolab__2.Zatia

MP3 jaitsi

Ixabel Cassan de Gorostarzurekinelkartzen gira berriz ere Otsolab saldegiak aipatzeko.

2017ko Ekainaren 22a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Proventza lurraldetik etorri fruitua

Proventza_lurraldetik_etorri_fruitua

MP3 jaitsi

Bibasse fruitua aurkezten digu Gabriel Durrutik urteko azken kronikarentzat. Kalakan:

2017ko Ekainaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016