KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

MintzaPlazaren bilana

MintzaPlazaren_bilana

MP3 jaitsi

Katti Poxeluk 2 gai nagusi ditu aipatzeko aste huntan, Errobi Aturriko lurraldearen izenean

2017ko Ekainaren 20a

KRONIKAK | KULTURA

Zinemaren tenorea

Zinemaren_tenorea

MP3 jaitsi

Anaiz Agirre Olhagarayekin zinema aipagai aste huntan: Kalebegiak, Psiconautas, Kimuak.

2017ko Ekainaren 16a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Uda heldu da Errobin

Uda_heldu_da_Errobin

MP3 jaitsi

Errobiko berriak hartzen ditugu Berttolo Hegirekin eta lehenik Uda Leku aipatzen digu.

2017ko Ekainaren 15a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Bareak aipagai

Bareak_aipagai

MP3 jaitsi

Bareen aurka nola lan egin gure baratzeetan? Erantzuna Juan-Miguel Olaizolarekin.

2017ko Ekainaren 15a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Hego Lapurdi garatzen

Hego_Lapurdi_garatzen

MP3 jaitsi

Garapen ekonomikoa lehen gaia gaurko Hego Lapurdiko berrietan, Silbi Chenalekin

2017ko Ekainaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016