KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Miñan eta Besarkada liburuak aipatu dizkigu Elise Dilet-ek

MiAan_eta_Besarkada_liburuak_aipatu_dizkigu_Elise_Dilet-ek

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin izango da Elise Dilet Ikas Pedagogia zentroko langilea.

Bi liburu aurkeztu dizkio Panpi Mercapideri, Ibrahima Balde eta Amets Arzallus Antiaren Miñan eta Uxue Alberbide eta Maite Gurrutxagaren Besarkada.


2020eko Irailaren 14a

KRONIKAK | KULTURA

XX.mende hastapenean grabatu bi euskal kantu aztertu ditu Bilketak

XX.mende_hastapenean_grabatu_bi_euskal_kantu_aztertu_ditu_Bilketak

MP3 jaitsi

Bilketa.eus euskal funtsen atariaren kronika berriz abiatu dugu Aines Haristoyekin. Hilabetero egiten dituzten eguneraketak aipatuko dizkigu.

Aldi honetan Adio Euskal Herriari eta Gernikako arbola kantuen grabaketa zaharrak eta Urtubiako Dama Pio Barojaren ipuina azterketa.

2020eko Irailaren 08a

KRONIKAK | KULTURA

Joseba Aurkenerenarekin Inesa Gaxen hobeki ezagutzen

Joseba_Aurkenerenarekin_Inesa_Gaxen_hobeki_ezagutzen

MP3 jaitsi

Ipar Euskal Herriko historiako pertsonaiak aipatzen ditugu Joseba Aurkenerena gure kronikariarekin hilabetero.

Aldi honetan Inexa Gaxen Bastidar sorginaren biziaz aritu da Panpi Mercapiderekin.

2020eko Irailaren 04a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

"Klima aldaketaren ondorioak senditzen ditugu baratzegintzan"

Klima_aldaketaren_ondorioak_senditzen_ditugu_baratzegintzan

MP3 jaitsi

Lekorneko Garro kooperatibatik azken kronika sasoi huntako. Hau ere konfinamendua aitzin grabatua, euri giro batean, bainan beti aktualitatean den gai batekin, klima aldaketa.

Aldaketa bat senditzen ote dute baratzegintzan? Berriz ere Uda idor baten beldurra delarik, nola ikusten duen geroa eskatu dio Arantxa Idiederrek, Elena Aguerre baratzezainari.

Azken kronika beraz Garro kooperatibarekin sasoi huntako. Eskerrak ekipa guztiari.

2020eko Ekainaren 30a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Biarritzeko berri zonbait Viviane Ithursarryrekin

Biarritzeko_berri_zonbait_Viviane_Ithursarryrekin

MP3 jaitsi

Hilabetero bezala, Miarritzeko euskara zerbitzutik Viviane Ithursarry-rekin Lapurdiko hiriaren berri zonbait.

2020eko Ekainaren 26a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Erreka bazterren kudeaketa eskuz-esku elkarteen artean

Erreka_bazterren_kudeaketa_eskuz-esku_elkarteen_artean

MP3 jaitsi

MIFEN: Fauna eta natur-guneen lehen irakaspen etxean, eta MIFENEC: aholku eta ikerketa zentrokoarduradun tekniko den Julen Jaureguyrekin, segitzen dugu elkarte hauen lana aipatzen.

Panpi Mercapide harekin egon da erreka bazterrean.

2020eko Ekainaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016