KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Errobi Lurralde Eremua

Errobi_Lurralde_Eremua

MP3 jaitsi

Errobi lurralde eremuko berriak ditugu aste huntan Berttolo Hegirekin

2017ko Urtarrilaren 24a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Latsa Elkartea Uztaritzetik

Latsa_Elkartea_Uztaritzetik

MP3 jaitsi

Dominique Haira entzun dugu aste huntan Nik Dakidala kronikan. Uztaritzeko Latsa Elkartea ezagutarazten digu.

2017ko Urtarrilaren 24a

KRONIKAK | KULTURA

Paco Rocaren Etxea

Paco_Rocaren_Etxea

MP3 jaitsi

Literatur solas aste huntan Aines Haristoyekin. Komiki baten ezagutza egiten dugu, Paco Roca komikigileak egina: Etxea.
http://www.mediatheque-cambolesbains.fr/

2017ko Urtarrilaren 20a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Landareak eta gure harremanak

Landareak_eta_gure_harremanak

MP3 jaitsi

Aste huntan ere Gabriel Durrutyrekin egon da Kattalin Indaburu, eta landereen ongintzak aipatzen dizkigu

2017ko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Biolina, Haurtzaina eta Auzoak

Biolina__Haurtzaina_eta_Auzoak

MP3 jaitsi

Munduko berri bitxiak konpilatzen dizkigu astero Panpi Merkapidek

2017ko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Hego Lapurdiko eremuaren berri

Hego_Lapurdiko_eremuaren_berri

MP3 jaitsi

Silbi Chenalek, Kriztof Arotzarenarekin, Hego Lapurdiko eremuaren berriak ematen dizkigu.

2017ko Urtarrilaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016