KRONIKAK | KULTURA

Marina Beheretche, ORBCB-ko Lehen biolina.

Marina_Beheretche__ORBCB-ko_Lehen_biolina.

MP3 jaitsi

Baionako hiriak, Euskal Kosta-Baiona Eskualdeko orkestrak, Scène National-ekin partaidetzan "urte berriko kontzertua" antolatzen dute Lauga gelan. Larunbat gauean8ak30tan eta igande arratsaldeko 5etan.
Urte berria musikan ospatzeko, kantari, musikari ainitz gomitatuak izan dira.
Marina Beheretche biolin joileak segurtatuko du "lehen" biolinaren tokia.

2017ko Urtarrilaren 06a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Mada'Gatelle: Madagaskarreko ikastaldi humanitarioa

MadaGatelle:_Madagaskarreko_ikastaldi_humanitarioa

MP3 jaitsi

Talenceko erizain eskolan diren, Goizane Irigoyen Donibane Lohizundarra, Maitena Otondo Zuraidarra,eta Aurore Labrousse Bordelestarrak, ikastaldi humanitario bat eginen dute Madagaskarren. Helburua da hango elkarte bat laguntzea eta medikugintzako materiala eramaitea heldu den otsaila-martxoan.
Beren proiektua dirustatze parte hartzaile baten bidez laguntzen ahal da: https://www.babeldoor.com/fr/mada-gatelle-2017
https://www.facebook.com/MadaGatelle/

2016ko Abenduaren 15a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Basusarriko "Harri Zaharrak" arraberrituak!

Basusarriko_Harri_Zaharrak_arraberrituak!

MP3 jaitsi

Basusarriko ondareari balioa haunditu nahi dute "Harri Zaharrak" elkarteko kidek. Xurruta deitu herriko iturria edo latsagia berriz garbitu dute.
Dominique Aguerre elkartekoak aurkezpena eginen digu:
http://www.harrizaharrak.sitew.fr/#Accueil.A
https://www.facebook.com/harri.zaharrak.5/

2016ko Abenduaren 12a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Katas'Trophy Lapurditik Marrakecherat 4L batekin.

KatasTrophy_Lapurditik_Marrakecherat_4L_batekin.

MP3 jaitsi

6000 kilometro, Biarritzetik Marrakecherat, beren 4L-arekin zeharkatuko dituzte Azkaindar Xabina Olazagazti eta Paola Lurok.
Beste 2000 ikasle parte hartzaile bezala, aurten 20 urte betetzen dituen 4L Trophy Raid-a, eginen dute heldu den otsailan. Diru bilketa bat abiatu dute been abentura posible ahal izaiteko.
https://www.facebook.com/KatasTrophy-4L-Trophy-2017-%C3%89quipage-176-279013835796208/
Zuen laguntza ekartzeko: https://www.leetchi.com/c/projets-de-katastrophy

2016ko Abenduaren 05a

KRONIKAK | KULTURA

Paxkal Irigoyen-ek goraipatzen dauku Begiz Begi

Paxkal_Irigoyen-ek_goraipatzen_dauku_Begiz_Begi

MP3 jaitsi

Gaurko kronikan, Begiz Begiren "Hatsa" disko berriaren kritika egiten dauku.
https://begizbegi.bandcamp.com/

2016ko Azaroaren 23a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Baionako Ikasle Mugimenduak, ez dio :"mus"

Baionako_Ikasle_Mugimenduak__ez_dio_:mus

MP3 jaitsi

Baionako ikasleek sortu mugimenduak, euskara nahi du garatu fakultatean.Gaualdi desberdinak antolatu dituzte. Ondoko ekitaldia Euskararen Eguneko astean izanen da: mus txapelketa bat. Izenak eman behar dira 16 11 24arte. Hegoa Baños eta Maider Lurok gehiago erranen digute:

2016ko Azaroaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016