KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Bere burasoak auzitan eman ditu, bere sortzea inposatua izan zaiolako

bere_burasoak_auzitan_eman_ditu_bere_sortzea_inposatua_izan_zaiolako

MP3 jaitsi

Bere burasoak auzitan eman ditu Rafael Samuel indiarrak. Bere sortzea ez duelako hautatu, bere izatea dudan ematen du eta bereziki munduko sortze tasa handiegia salatzeko abiatu du auzibidea.

Panpi Mercapidek aste honetako zazukerietan ematen ditu xehetasunak.

2019ko Otsailaren 13a

KRONIKAK
KULTURA

Ikas zentroko mediateka hobeki ezagutzeko ordua etorri da

ikas_zentroko_mediateka_hobeki_ezagutzeko_ordua_etorri_da

MP3 jaitsi

30.000 dokumentuz osatua da Uztaritzeko Ikas zentroko mediateka. Pedagogiari loturik diren dokumentuak biltzeko leku egokia, deneri idekia dena.

Nola funtzionatzen duena esplikatu dio Panpi Mercapideri, Elise Dilet mediatekako arduradunak.

--- http://www.ikas.eus/?lang=eu ---

2019ko Otsailaren 08a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Lurra bustia da bainan baratzean bada zer egin

lurra_bustia_da_bainan_baratzean_bada_zer_egin

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola kronikariarekin aste honetan, gure etxe inguruetako zelaiak garbitzea proposatzen du, deitzen ditugun belar txarrak kentzeko adibidez.

2019ko Otsailaren 07a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Zuloa bankuko bidea hartzen zuen lurpeko bide gordetua zen

zuloa_bankuko_bidea_hartzen_zuen_lurpeko_bide_gordetua_zen

MP3 jaitsi

Panpi Mercapiderekin astero bezala, munduan zehar gertatzen diren zazukeriak, bost minututan laburtuak.

2019ko Otsailaren 06a

KRONIKAK
KULTURA

Bilketa.eus euskal funtsen atariaz kronika berria

bilketa_eus_euskal_funtsen_atariaz_kronika_berria

MP3 jaitsi

Liburutegiko funtsak bildu eta sarean eman dituzte. Hau da Bilketa webgunearen lehen egin beharra, euskal funtsak bildu dituzte liburutegien artean.

Marie Andrée Ouret Baionako mediatekako langileak parte hartu du Bilketa webgunearen osatzean, lehen kronika horrentzat aurkeztu du gunea. Hilabetero Bilketa-ko funtsa aipatuko dugu.

--- http://www.bilketa.eus/fr ---

2019ko Otsailaren 01a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

PS4-a erosten du 9 eurotan barazkien sailean pisatu ondotik

ps4_a_erosten_du_9_eurotan_barazkien_sailean_pisatu_ondotik

MP3 jaitsi

Aste honetako ZAzukeriak, munduan gertatzen diren pitzitzikeri eta bitxikeriak, Panpi Mercapideren eskutik, tartean bideo jokolari baten malezia baita gatuena ere.

2019ko Urtarrilaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016