KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Fruitu arbolen mozteko garaia da

fruitu_arbolen_mozteko_garaia_da

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola baratzeko kronikariak aste honetan, euri eta hotza izanik ere, gure baratzeetan badela zer egin aipatu dio Panpi Mercapideri.

2019ko Urtarrilaren 25a

KRONIKAK
KULTURA

"Emazte baten eguneroko bizi arrunta, etxeko kartzela bizian"

_emazte_baten_eguneroko_bizi_arrunta_etxeko_kartzela_bizian_

MP3 jaitsi

Aines Haristoy literatura kronikariak, "Tenir jusquÀ¢Â€Â™à lÀ¢Â€Â™aube" liburua aipatu du hilabete honetan, Carole Fives idazlearen eleberia. Emazte baten istoria hemen, ainitzena izaiten ahal dena, bainan enpatia handia sortzen duen pertsonaia eta eleberria.

2019ko Urtarrilaren 25a

KRONIKAK
KULTURA

Ikas zentroaren aurkezpena lehen kronika honetan

ikas_zentroaren_aurkezpena_lehen_kronika_honetan

MP3 jaitsi

Hilabetean behin Ikas zentro pedagogikotik kronika bat eskainiko digute, ostegun arratsaldetan 6.45ean eta ostiral goizetan 9.45ean.

Aldi honetan Aines Dufau Ikas zentroko zuzendariarekin egon da Panpi Mercapide.
http://www.ikas.eus/?lang=eu

2019ko Urtarrilaren 18a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Horrelako autodefentsa ez zuen espero

horrelako_autodefentsa_ez_zuen_espero

MP3 jaitsi

Polyana Viana UFCko borrokalaria erasotu zuenean gau hartan ez zuen horrelako erantzunik espero.

Aste honetako Zazukerien aipamenean Panpi Mercapiderekin; horregain, ardien kakari esker gau ainarak salbatuak, edota interfonoen fetixizta, bost minutuz jakin behar duzun guztia hemen.

2019ko Urtarrilaren 17a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Urte berriarekin, produktu kimikoen debekua gure baratzeetan ere

urte_berriarekin_produktu_kimikoen_debekua_gure_baratzeetan_ere

MP3 jaitsi

Urte hastapeneko kronika Juan Migel Olaizola, gure baratzeko berezituarekin. Urte berriarekin batera, frantses legedian aldaketa bat izan da, gure baratzetako produktuetan. Horrezgain, gure arbolen mozteko garaia etorri da, bainan kaxu izotzarekin. Panpi Mercapiderekin hitzegin dute.

2019ko Urtarrilaren 11a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Txipiroi emojiak ez du hala izan behar!

txipiroi_emojiak_ez_du_hala_izan_behar_

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren aste honetako Zazukeriak. Beharrik zientzialariak hor direla, zehaztasun faltan diren emojiak aldatzeko.

2018ko Abenduaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016