KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Google maps-en irudi harrapaketa baten ondorio zuzenak

google_maps_en_irudi_harrapaketa_baten_ondorio_zuzenak

MP3 jaitsi

Googlek zaintzen gaituela jakinean bagira ere, bikote batentzat konkretu egin da. Istorio hau eta beste, Panpi Merkapideren Zazukerietan.

2018ko Urriaren 17a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Txori mozkorren istorio bat

txori_mozkorren_istorio_bat

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren zazukerietan aste honetan ere, txori mozkorrak, arto landak edota eslipak...

2018ko Urriaren 10a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Baratzeaz hitzegiteko gurekin dugu berriz ere Juan Migel Olaizola kronikaria

baratzeaz_hitzegiteko_gurekin_dugu_berriz_ere_juan_migel_olaizola_kronikaria

MP3 jaitsi

Bi astero, gurekin izango da Juan Migel Olaizola laguntzailea. Zuen baratzeari buruz dituzuen galderak, oharrak edo duderi buruz erantzun bat ekartzen ahal du.

Deitzen ahal duzue ondoko hitzordurako, urriaren 17an gurekin izango da, asteazkearekin, arratsaldeko 6:45ean. Mezu bat bidalia edo deitu Gure Irratiko estudioetara zuzenean!

2018ko Urriaren 09a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Zaldi lasterketa... desberdin bat!

zaldi_lasterketa_desberdin_bat_

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren zazukerietan aste honetan ere, sinesgaitza diren gertakariak, alta...

2018ko Urriaren 08a

KRONIKAK
KULTURA

Aines Haristoyek Yaro Aberen 2 manga aipatzen dizkigu

aines_haristoyek_yaro_aberen_2_manga_aipatzen_dizkigu

MP3 jaitsi

"La cantine de Minuit" eta "Mimikaki" edo beharri garbiketaren artea Japonian.
Mangaren munduan sartzeko gogoa emaiteko.

2018ko Irailaren 28a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Nini xatarra, lore ontzi bilakatzen da birziklapenari esker

nini_xatarra_lore_ontzi_bilakatzen_da_birziklapenari_esker

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren zazukerietan aste honetan, gauza seriosak, bainan ez bakarrik...(bistan dena)

2018ko Irailaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016