KRONIKAK
ZE LAN

So'Izu, zeramika gaineko serigrafia tailerra

so_izu_zeramika_gaineko_serigrafia_tailerra

MP3 jaitsi

Aste huntan Ze lan kronikan, Panpi Merkapide Maialen Maritxalarrekin elkartu da bere poriektu berria aipatzeko: So'Izu.

2018ko Ekainaren 05a

KRONIKAK
KULTURA

Adela Turin idazlearen bibliografia

adela_turin_idazlearen_bibliografia

MP3 jaitsi

Aines Haristoyek gaur Adela Turin idazlearen haur literatura aipatu dauku. Sexismoa eta bereizkuntza salatzen duen idazlea da. Bere albumak euskaraz irakurtzen ahal dira, horietan bere best-seller batÀ‚ : Arrosa eta leuna.

2018ko Ekainaren 01a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Ahuntz Yoga, Karate kontra erasoa eta Revenge Porn

ahuntz_yoga_karate_kontra_erasoa_eta_revenge_porn

MP3 jaitsi

Aste huntan Zazukerietan gai ezberdin ainitz, baina beti bezala arraroak!

2018ko Ekainaren 01a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Asturietan sukre ekoizleak

asturietan_sukre_ekoizleak

MP3 jaitsi

Gabriel Durruty bidaietan izan da eta aste huntan Asturietan ikusi duen txartel baten berri emaiten digu...

2018ko Maiatzaren 31a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Miarritze konektatua

miarritze_konektatua

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarryk aurkezten digu Miarritzeko Webgune berria, optimisatua eta herritarrei begira. Eta beti bezala herriaren beste berriak ere emaiten dizkigu.

2018ko Maiatzaren 29a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

65 000 SMS, Grimbergen eta Biluzik interneten

65_000_sms_grimbergen_eta_biluzik_interneten

MP3 jaitsi

Gaurko zazukeritan bikote arazoak aipatzen ditugu, garagardoa eta entzumen liluramendu bat ere!

2018ko Maiatzaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016