KRONIKAK
ZE LAN

Yogini bat Senperen

yogini_bat_senperen

MP3 jaitsi

Amaia Mujica, So Hom elkartearen sortzailea da. Yoga kurtsoak emaiten ditu Senpereko Ibarrun auzoan.
Vinyasa, Ashtanga eta Yin teknikak erakasten ditu.
https://www.facebook.com/sohomyoga

2018ko Martxoaren 20a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Hizketan aritzeko hitzorduak Hego Lapurdin

hizketan_aritzeko_hitzorduak_hego_lapurdin

MP3 jaitsi

Mintza Trago eta Hendaia Euskaraz aipatzen digu Ugaitz Arinek aste huntan.

2018ko Martxoaren 13a

KRONIKAK
KULTURA

Bereterretxeren ipuina komikian

bereterretxeren_ipuina_komikian

MP3 jaitsi

"Bereterretxeren Kanthoria" izanen da aste huntako kultur kronikaren gaia. Begoña Durrutyk du komiki formatuan itzuli eta Aines Haristoyek digu aurkezten.

2018ko Martxoaren 09a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Ihizi istripu bat, Pilulak eta Preserbatibo ttikiegiak

ihizi_istripu_bat_pilulak_eta_preserbatibo_ttikiegiak

MP3 jaitsi

Berriz ere munduaren itzulia egin du Panpi Merkapidek berri bitsien bila: Zazukeriak.

2018ko Martxoaren 09a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Basa Urdeak

basa_urdeak

MP3 jaitsi

Ardien kasua ondotik Gabriel Durrutyk naturan uzten diren urdeak aipatzen ditu, Kalakan kronikan.

2018ko Martxoaren 08a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Miarritze itzultzaile baten bila

miarritze_itzultzaile_baten_bila

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarryk Miarritzeko berriak emaiten dizkigu, Panpi Merkapideren mikroan.

2018ko Martxoaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016