KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Errobiko berriak Berttolo Heguyrekin

errobiko_berriak_berttolo_heguyrekin

MP3 jaitsi

Lehen Haurtzaroko Zerbitzutik heldu dira lehen berriak aste huntan Errobi lurralde eremuan.

2018ko Urtarrilaren 23a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Izaia, Heriotzatik itzuli eta Suge bat komunetan

izaia_heriotzatik_itzuli_eta_suge_bat_komunetan

MP3 jaitsi

Panpi Merkapideren zazukeriak geroz eta urrunago joaten dira...

2018ko Urtarrilaren 19a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Glifosatoa aipagai Gabriel Durrutyrekin

glifosatoa_aipagai_gabriel_durrutyrekin

MP3 jaitsi

Kalakan saioan Kattalin Indaburuk bere iritzia galdetu dio gure kronikalariari.

2018ko Urtarrilaren 18a

KRONIKAK
KULTURA

Irainetik haur hizkerara

irainetik_haur_hizkerara

MP3 jaitsi

Hitz larriak aurkeztu ondoren Joseba Aurkenerenak beste hitz famili baten ezagutzera eramaiten gaitu, beste liburu baten bidez: "Haur Hizkera"

2018ko Urtarrilaren 18a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Kultura nagusi Hego Lapurdin

kultura_nagusi_hego_lapurdin

MP3 jaitsi

Kulturari loturiko hitzorduekin hasten gira Ugaitz Arinekin, Hego Lapurdiko euskara teknikaria.

2018ko Urtarrilaren 16a

KRONIKAK
ZE LAN

Matahami, haur literaturaren argitaletxe berria

matahami_haur_literaturaren_argitaletxe_berria

MP3 jaitsi

Matahami argitaletxearen ezagutza egiten dugu aste huntan Ze Lan kronikan. Panpi Merkapide Julie Mugicarekin hizketan egon da.

2018ko Urtarrilaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016