KRONIKAK | LIBURU/DISKA

500 urteko ezkerraren historia komiki bakarrean

2021eko Ekainaren 04a

500%20urteko%20ezkerraren%20historia%20komiki%20bakarrean

"A Bâbord, Toute!" liburu grafikoa Aines Hariztoien eskutan egon da zonbait egunez / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Hilabete honetako kronikan, Aines Hariztoik "A Bâbord, Toute! Histoire de la gauche en BD" liburua hautatu du.

Jean-Yves Le Naour historialariak idatzia, Marko uztariztarraren marrazkiekin, frantziar ezkerra nagusi, bainan nazioartekoa ere. Komiki dentsoa, historiarekiko zuzena eta umorearekin gainera Ainesen ustez. Arantxa Idiederri aipatu dio.


KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da ?

Hartza%20euskaldunen%20abere%20totemikoa%20ote%20da%20?

Aines Hariztoein ustez 'Hartzaren figura euskal kulturan' liburua irakurterraza bezain interesgarria da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Hartza eta jendartearen arteko harremana zaila den garai honetan, Aines Hariztoik hartzak gure istorian, euskal kulturan izan duen lekuaz atera liburua gomendatzen dauku.

Garai batez, Xiberoan hartzari aitañi deitzen ziotelarik, Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da?

Hartzaren figura euskal kulturan Iker Uthurralt Saint-Esteben-en liburua aipatu dio Arantxa Idiederri.


2021eko Martxoaren 16a




KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Urriaren 16tik 23ra Ikas zentroan liburu azoka

Urriaren%2016tik%2023ra%20Ikas%20zentroan%20liburu%20azoka

Fred Larrondok zoin liburu salduko dituzten aurkezten / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Uztaritzen kokatua den Ikas pedagogia zentroak, hirugarren aldikotz antolatzen du euskal ekoizpenen azoka.

Fred Larrondo langileak, aipatu dizkio Panpi Mercapideri zoin liburu salduko dituzten. Berezitasun bat, haurrentzako liburuak pare bat eurorentzat eskuragai, eta helduei zuzendutakoak urririk.


2019ko Urriaren 14a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016