KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Hiru haur liburu proposamen, etxeko biziari lotuak

hiru_haur_liburu_proposamen_etxeko_biziari_lotuak

MP3 jaitsi

Maryse Etcheverry, ikastaldian egon da bi astez Gure Irratian. Berekin egin elkarrizketa entzuten ahal duzue hemen. AEK-rekin formakutza intentsiboa segitzen du abendutik. Bere egiazko lana liburuzaina da, Ziburuko mediatekan. Beraz galdegin diogu guretzat ere lan egitea piskabat, liburu aholkuak emanez.

Hiru liburu irudidun hautatu ditu haurren sailean:

  • Etxe honetan, Aintzane Usandizaga & Gaston
  • Etxe urdina, Phoebe Wahl
  • Arraroa, Ainara Azpiazu eta Paula Estévez

Liburu horiek irakurtzeko gogoa eman badizue, hurbil zaitezte zuen herriko liburutegiaz liburuak han bertan irakurtzeko ala mailegatzeko.

2023ko Martxoaren 09a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Ukraina, gerlatik haratago

ukraina_gerlatik_haratago

MP3 jaitsi

Gaur, Anne Lise Arnaud Cazamayouk nota baikorrak ekarriko dizkigu Ukrainatik. Bi musika talde aipagai Dakha Brakha eta Dakh Daughters.

2022ko Martxoaren 12a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

500 urteko ezkerraren historia komiki bakarrean

500_urteko_ezkerraren_historia_komiki_bakarrean

MP3 jaitsi

Hilabete honetako kronikan, Aines Hariztoik "A Bâbord, Toute! Histoire de la gauche en BD" liburua hautatu du.

Jean-Yves Le Naour historialariak idatzia, Marko uztariztarraren marrazkiekin, frantziar ezkerra nagusi, bainan nazioartekoa ere. Komiki dentsoa, historiarekiko zuzena eta umorearekin gainera Ainesen ustez. Arantxa Idiederri aipatu dio.

2021eko Ekainaren 04a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

"POZAren irudiak zinez ederrak dira, berotasun eta freskotasun inpresioa ematen dute"

_pozaren_irudiak_zinez_ederrak_dira_berotasun_eta_freskotasun_inpresioa_ematen_dute_

MP3 jaitsi

DISTIRA ETA ALDERANTZIA, Joxean Agirreren eleberria eta POZA Uxue Alberdik idatzi haur liburua aurkeztuko dauzkigu egun IKAS zentroko Elise Dilet-ek.

2021eko Maiatzaren 21a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

'Oraindik ez duen alaba bati zuzendu kantuak' eskaintzen ditu Laura Marlingek bere disko berrian

_oraindik_ez_duen_alaba_bati_zuzendu_kantuak_eskaintzen_ditu_laura_marlingek_bere_disko_berrian

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurco musikazaleak, gaur Laura Marling ingles kantaria aurkezten digu.

2021eko Maiatzaren 11a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Nerabeei eta gaztetxoei zuzendu liburuak

nerabeei_eta_gaztetxoei_zuzendu_liburuak

MP3 jaitsi

Txokolû£tegia eta Super Patata liburuak aipatuko dauzkigu hilabete honetako kronikan, Uztaritzeko IKAS zentroko Elise Diletek.

2021eko Martxoaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016