KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Euskara bultzatzeko tailerrak

Euskara_bultzatzeko_tailerrak

MP3 jaitsi

Hego Lapurdi eremuan euskara sustatzeko tailerrak hasi dituzte, Silbi Chenalek erraiten digun bezala. Eta beste berriak ere emaiten dizkigu.

2017ko Azaroaren 23a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Antzerki kolokioa Miarritzen

Antzerki_kolokioa_Miarritzen

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarryrekin Miarritzeko berriak hartzen ditu Panpi Merkapidek, antzeriarekin hasiz.

2017ko Azaroaren 14a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Errobiko Haurtzaro zerbitzua

Errobiko_Haurtzaro_zerbitzua

MP3 jaitsi

Berttolo Heguyrekin Errobi Lurralde Eremuko berraik hartzen ditugu. Aipagaietan: lehen haurtzaro zerbitzutik berriak, euskara ikasteko beka eta etxe-hondakinen zerbitzua.

2017ko Urriaren 31a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Hego Lapurditik Silbi Chenal

Hego_Lapurditik_Silbi_Chenal

MP3 jaitsi

Hego lapurdiko berriak hartzen ditugu aste huntan. Kriztof Arotzarrenaren mikroan Silbi Chenalek garapen ekonimikoa aipatzen digu lehenik.

2017ko Urriaren 24a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Pilota mundua Miarritzen elkartzen

Pilota_mundua_Miarritzen_elkartzen

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrirekin mintzatu da Panpi Merkapide Miarritzeko berrien hartzeko.

2017ko Urriaren 17a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Errobin, euskara ikasteko diru laguntzak

Errobin__euskara_ikasteko_diru_laguntzak

MP3 jaitsi

Berttolo Heguyrekin Errobi lurralde eremuko berriak. Beka diru laguntzak euskara ikasteko, etxe ondakinen bilketa Basusarrin eta enpresa mintegi berria.

2017ko Urriaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016