KRONIKAK
SOZIALA

Hilabetero naturopatiaz ariko gira Ihitza Parotekin

2021eko Urriaren 29a

Hilabetero%20naturopatiaz%20ariko%20gira%20Ihitza%20Parotekin

Ihitza Parot ondoko urtean instalatuko da naturopata gisa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Osteguneko tartean kronikari berri bat Gure Irratian.

Ihitza Parot Naturopata izateko formakuntza bururatzen ari da, eta tarte hortan gurekin izango da ostegunez kronika baten eskaintzeko. Aldi honetan, Naturopatia zer den esplikatu dio Arantxa Idiederri.

Jakin ezazue, formakuntzan izanki, urririk proposatzen dituela naturopatia saioak, berekin harremanetan jartzeko sarean harrapatuko duzue edo emailez: ihitzaparot@hotmail.com.

KRONIKAK
SOZIALA

Gure moltsa kudeatzeko Beltzane Obanosen hilabeteko kontseiluak

Gure%20moltsa%20kudeatzeko%20Beltzane%20Obanosen%20hilabeteko%20kontseiluak

Beltzane Obanos-ek Obabel Finantzak kontseilu enpresa sortu berri du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Duela hilabetea, Marmotaren ariketa egin ondoan, gure benetako egoera ekonomikoari begira jartzea proposatzen digu aldi honetan Beltzane Obanos kronikariak.

Kontueri begira jarri, zentimo bakotxak kondatuz, eta kontseiluetan ere diru xehea erabiltzea karta baino.

Arantxa Idieder egon da Beltzane Obanosekin.


2021eko Urriaren 27a






Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016