KRONIKAK
SOZIALA

"Biziki inportantea iduritzen zait, gastuei kasu gehiago ematea irabazietan baino"

_biziki_inportantea_iduritzen_zait_gastuei_kasu_gehiago_ematea_irabazietan_baino_

MP3 jaitsi

Sinplifikazioa; Hau da, Beltzane Obanos kronikariak azpimarratu nahi izan duena hilabeteko kronikan. Azken aldian, gastu guziei begira jartzea proposatu zuen, hortik, gure biziaren sinplifikatzea proposatzen du.

Arantxa Idieder mintzatu da Beltzane Obanosekin.

2021eko Azaroaren 22a

KRONIKAK
SOZIALA

Hilabetero naturopatiaz ariko gira Ihitza Parotekin

hilabetero_naturopatiaz_ariko_gira_ihitza_parotekin

MP3 jaitsi

Osteguneko tartean kronikari berri bat Gure Irratian.

Ihitza Parot Naturopata izateko formakuntza bururatzen ari da, eta tarte hortan gurekin izango da ostegunez kronika baten eskaintzeko. Aldi honetan, Naturopatia zer den esplikatu dio Arantxa Idiederri.

Jakin ezazue, formakuntzan izanki, urririk proposatzen dituela naturopatia saioak, berekin harremanetan jartzeko sarean harrapatuko duzue edo emailez: ihitzaparot@hotmail.com.

2021eko Urriaren 29a

KRONIKAK
SOZIALA

Gure moltsa kudeatzeko Beltzane Obanosen hilabeteko kontseiluak

gure_moltsa_kudeatzeko_beltzane_obanosen_hilabeteko_kontseiluak

MP3 jaitsi

Duela hilabetea, Marmotaren ariketa egin ondoan, gure benetako egoera ekonomikoari begira jartzea proposatzen digu aldi honetan Beltzane Obanos kronikariak.

Kontueri begira jarri, zentimo bakotxak kondatuz, eta kontseiluetan ere diru xehea erabiltzea karta baino.

Arantxa Idieder egon da Beltzane Obanosekin.

2021eko Urriaren 27a

KRONIKAK
SOZIALA

Hilabetero Beltzane Obanosen proposamenak gure moltsa kudeatzeko

hilabetero_beltzane_obanosen_proposamenak_gure_moltsa_kudeatzeko

MP3 jaitsi

Gure moltsa hobeki kudeatzeko proposamena egin dauku Beltzane Obanosek.

Bi proposamen egin dizkigu, bere buruari begira diru hautuetan, eta Marmotaren Egunaren ariketa ezagutzen duzue? Proposamen bat gure beharrak eta nahiak argiago ikusteko.

2021eko Irailaren 24a

KRONIKAK
SOZIALA

Lana eta lan gehiago egiteko estrategiak

lana_eta_lan_gehiago_egiteko_estrategiak

MP3 jaitsi

Lana izeneko sailean segitzen dugu Gracie Duguine-ekin. Langileek lan gehiago egiteko estrategiez zehazkiago.

2011eko Ekainaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016