KRONIKAK
ZAZUKERIAK

"Ohearen ezkerraldea baikorragoa litaike"

2019ko Ekainaren 18a

Ohearen%20ezkerraldea%20baikorragoa%20litaike

Ohean ezkerraldean lo egiten dutenek filme dramatikoak nahiago dituzte /irudia : medisite.fr

MP3 jaitsi

Aste honetako Zazukerietan, ohearen leku ohituren arabera, nortasun parte batzu agertzen dira. Eskuinaldean lo egiten dutenek, iduriz rocka nahiago dute. Bestalde, Panpi Mercapidek Q-music irratiaren kantu txarren desafioa ere sartu du bere aipagaietan.

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Plastikoa ordezkatzen duen garia

2019ko Ekainaren 04a

Plastikoa%20ordezkatzen%20duen%20garia

Polonian ekoizten dituzte platerak Jerzy Wysockik pentsaturik / irudia : Janek SKARZYNSKI/AFP

MP3 jaitsi

Aste honetako zazukerietan, Panpi Mercapideren aipagaietan youtubelari gaizkile bat, edota plastikoaren kutsadurari alternatiba bat proposatzen duen Poloniako enpresa.

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Puzkerrek lore usaina ukan dezaten aterabidea

Puzkerrek%20lore%20usaina%20ukan%20dezaten%20aterabidea

Christian Poincheval, berak asmatu Pilule Pet kutsa eskutan / Ouest-France

MP3 jaitsi

Aste honetako Zazukerietan Panpi Mercapidek 28 metroko xirrista irringarria bainan lanjerosa aipatu du, droga testak kontseiluko bilkura aitzin, edota onddo haluzinogenoak legalak dituen Denver hiria.


2019ko Maiatzaren 15a





KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Horrelako autodefentsa ez zuen espero

Horrelako%20autodefentsa%20ez%20zuen%20espero

Polyana Viana eta bere erasotzailea (CNN)

MP3 jaitsi (11 Mo)

Polyana Viana UFCko borrokalaria erasotu zuenean gau hartan ez zuen horrelako erantzunik espero.

Aste honetako Zazukerien aipamenean Panpi Mercapiderekin; horregain, ardien kakari esker gau ainarak salbatuak, edota interfonoen fetixizta, bost minutuz jakin behar duzun guztia hemen.


2019ko Urtarrilaren 17a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016