KRONIKAK | ZE LAN

So'Izu, nola egin?

SoIzu__nola_egin?

MP3 jaitsi

Maialen Maritxelarrekin segitzen dugu aste huntan Ze Lan kronika,beti bere So'Izu izeneko tailerran.

2018ko Ekainaren 12a

KRONIKAK | ZE LAN

So'Izu, zeramika gaineko serigrafia tailerra

SoIzu__zeramika_gaineko_serigrafia_tailerra

MP3 jaitsi

Aste huntan Ze lan kronikan, Panpi Merkapide Maialen Maritxalarrekin elkartu da bere poriektu berria aipatzeko: So'Izu.

2018ko Ekainaren 05a

KRONIKAK | ZE LAN

Baso Berri berri

Baso_Berri_berri

MP3 jaitsi

Gilles Barnebougle, Baso Berriren sortzaileak, edalontzi berrerabilgarri horien berpiztea aurkezten digu.

www.basoberri.com/
www.facebook.com/

2018ko Maiatzaren 03a

KRONIKAK | ZE LAN

Erleen zaintza eta eguna

Erleen_zaintza_eta_eguna

MP3 jaitsi

Baionako Lafitte baratze saltegian, sail berri bat ideki dute erlegintzari buruz. Zer atxemaiten ahal den eta apirilaren 28 eta 29an antolatu erle egunetan zer izanen den aipatzen dauku Juan Miguel Olaizolak.

2018ko Apirilaren 27a

KRONIKAK | ZE LAN

Mizel Sarratia Pompiers Solidaires-ekin Perun gaindi ibili da

Mizel_Sarratia_Pompiers_Solidaires-ekin_Perun_gaindi_ibili_da

MP3 jaitsi

Bere laguntza, "Pompiers Solidaires" elkarteari ahal duelarik ekartzen du Uztariztarrak. Martxoan, Perun gaindi ibili dira beren laguntza ekartzeko, pertsona elbarrituen erreabilitatzen laguntzeko Campoy-ko komunitatean, Liman. Han egin duena aipatu dauku.
www.facebook.com
www.pompiers-solidaires.org
(argazkitan: Mizel Sarratia eta Alexia Aranzueque-Regerat)

2018ko Apirilaren 18a

KRONIKAK | ZE LAN

Kanbon Udaberriko braderia apirilaren 20 eta 21 da

Kanbon_Udaberriko_braderia_apirilaren_20_eta_21_da

MP3 jaitsi

Iken Optikak aurten parte hartuko du merke saltzean.Aitzaki ona Duhour anaiek dute kudeatzen duten begilagun saltegia aurkezteko.

2018ko Apirilaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016