KRONIKAK | ZE LAN

Mezenas Go !

Mezenas_Go_!

MP3 jaitsi

Patxi Bellyk bere mikroenpresa aurkezten digu aste huntan Ze Lan kronikan.
http://mezenasgo.eu/harrera-2
https://www.facebook.com/mezenasgo

2018ko Apirilaren 04a

KRONIKAK | ZE LAN

Yogini bat Senperen

Yogini_bat_Senperen

MP3 jaitsi

Amaia Mujica, So Hom elkartearen sortzailea da. Yoga kurtsoak emaiten ditu Senpereko Ibarrun auzoan.
Vinyasa, Ashtanga eta Yin teknikak erakasten ditu.
https://www.facebook.com/sohomyoga

2018ko Martxoaren 20a

KRONIKAK | ZE LAN

Egiazki Patxarana

Egiazki_Patxarana

MP3 jaitsi

Camille Fourt Arteagak, Benjamin anaiarekin sortu enpresa aurkezten digu: Egiazki likoreak. Tokiko laborantxari lotua den Patxarana egiten dutela erraiten digu.
http://www.egiazki.com
https://fr-fr.facebook.com/Egiazki-649111351898181

2018ko Otsailaren 27a

KRONIKAK | ZE LAN

Bil Ta Bila zapaten gibeletik

Bil_Ta_Bila_zapaten_gibeletik

MP3 jaitsi

Bil ta Bila Uztaritzeko elkarteak zapata salmenta bat antolatuko du otsailaren 16an larunbatez Arruntzan.
Elkarteak Brik a Brak antolatzen usatua da, eta laster bere zerbitzuak proposatuko ditu beste elkarteer.
17ko salmenta aipatuko dauku Lore Aristizabalek, bainan lehenik elkartea aurkezten dauku.

2018ko Otsailaren 13a

KRONIKAK | ZE LAN

Mareak azterketetan

Mareak_azterketetan

MP3 jaitsi

Miarritzen eman diote abia puntua, 3 urte iraunen duen MAREA europar proiektuari. Joan den Asteazkenetik eta ostiral arte kaptore eta hainbat neurgailu kokatuko dituzte Miarritzeko hondartza handian, hortik datuak biltzeko asmoarekin. Hego eta iparraldeko teknikari eta zientzialariak elkartu dira horrentzat. Helburua, itsasoak dakarren ur gainditze arriskuak hobeto ulertu eta aurre-ikusi. Euskal kostako beste 6 herrietan eginen dituzte informazio bilketak, hauen artean, Bidarte, Donostia, edo Bermeo.

2018ko Otsailaren 06a

KRONIKAK | ZE LAN

Matahami, haur literaturaren argitaletxe berria

Matahami__haur_literaturaren_argitaletxe_berria

MP3 jaitsi

Matahami argitaletxearen ezagutza egiten dugu aste huntan Ze Lan kronikan. Panpi Merkapide Julie Mugicarekin hizketan egon da.

2018ko Urtarrilaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016