EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 03 15

adi_2023_03_15

MP3 jaitsi

Mocker's, Kerobia, Gora Bizitza, Su Ta Gar, Mamü, Emilie Zoe, Manchester Orchestra, Fever Ray, Starcrawler, Godcaster, Cocks In Hell, Gorod, Treponem Pal.

2023ko Martxoaren 15a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Martxoaren 15eko Makea eta Lekorneko berriak

martxoaren_15eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 15a

BERRIAK

Hazparneko gimnastika taldeko euskal trebatzailea, Adela Legras Cachenaut

hazparneko_gimnastika_taldeko_euskal_trebatzailea_adela_legras_cachenaut

MP3 jaitsi

Hazparneko Jauzika gimnastika taldeak, emaitza ederrak bildu berri ditu departamenduko txapelketan: taldeka eta indibidualki. Paradaz baliatu gira talde horren ezagutza egiteko jokolari eta trebatzaile den Adela Legras Cachenaut-rekin.

2023ko Martxoaren 14a

BERRIKETARIAK | SARA

Martxoaren 14ko Sarako berriak

martxoaren_14ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Martxoaren 14a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Martxoaren 13ko Azkaingo berriak

martxoaren_13ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 13a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Martxoaren 13ko Itsasuko berriak

martxoaren_13ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016