BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Martxoaren 10eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

martxoaren_10eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 10a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Wet Leg : rock eszenari freskotasuna ekarri duen taldea"

_wet_leg_rock_eszenari_freskotasuna_ekarri_duen_taldea_

MP3 jaitsi

Hilabete honetan, ezin bakar bat hauta, bi talde aipatzea erabaki du Joanes Garcia Basurkok, biak Inglaterrakoak.

Wet Leg bikotea, 2022 urtean eztanda egin duen talde berria, arraskata fite bildu dute, sari ospatsuak lortuz ere.

Gently Tender, boskote indartsua da, balada epikoak, ahots harmonia ederrekin.


2023ko Martxoaren 10a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Hiru haur liburu proposamen, etxeko biziari lotuak

hiru_haur_liburu_proposamen_etxeko_biziari_lotuak

MP3 jaitsi

Maryse Etcheverry, ikastaldian egon da bi astez Gure Irratian. Berekin egin elkarrizketa entzuten ahal duzue hemen. AEK-rekin formakutza intentsiboa segitzen du abendutik. Bere egiazko lana liburuzaina da, Ziburuko mediatekan. Beraz galdegin diogu guretzat ere lan egitea piskabat, liburu aholkuak emanez.

Hiru liburu irudidun hautatu ditu haurren sailean:

  • Etxe honetan, Aintzane Usandizaga & Gaston
  • Etxe urdina, Phoebe Wahl
  • Arraroa, Ainara Azpiazu eta Paula Estévez

Liburu horiek irakurtzeko gogoa eman badizue, hurbil zaitezte zuen herriko liburutegiaz liburuak han bertan irakurtzeko ala mailegatzeko.

2023ko Martxoaren 09a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Martxoaren 9ko Lehuntzeko berriak

martxoaren_9ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Martxoaren 09a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Martxoaren 9ko Etxalar eta Baztango berriak

martxoaren_9ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Martxoaren 09a

BERRIAK

Presoen aldeko elkartasun gaualdia Ezpeletan

presoen_aldeko_elkartasun_gaualdia_ezpeletan

MP3 jaitsi

Presoen aldeko elkartasun komiteek antolatzen dute Ezpeletan larunbat honetan izanen den ekitaldi eta kontzertua. If Renaud Was A Punk, Zetak eta DJ Bull izanen dira. Ostiral eguerdi arte aurresalmentak 10 eurotan dituzue.

Ohitura zen Ezpeletan kontzertu hau abenduan egitea, bainan usaia zaharrak aldatu direla erran dauku Emilie Martin antolaketakoak.

2023ko Martxoaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016